Edukira joan

Buddleja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buddleja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaScrophulariaceae
Generoa Buddleja
Azpibanaketa
100 espezie inguru, ikusi testua.

Buddleja generoak ehun bat espezie batzen ditu, jatorria Amerikan, Afrikan eta Asian dituena. Gehien bat zuhaixkak dira, baina gutxi batzuk zuhaitzak, lianak edo belar erdi-zurkarak. Hostoak aurrez aurrekoak izan ohi dira eta loreak tetrameroak.

Izena datorkio Adam Buddle (1662–1715) ingeles botanistaren omenez, Lineok hala erabakia.

Euskal Herrian ezagunena Buddleja davidii edo lila izuna da, apaingarritzat erabilia baina hedatu eta bertakotu dena, inbaditzaile bihurtzeraino.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]