Bullitt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bullitt
Jatorria
Argitaratze-data1968
Jatorrizko izenburuaBullitt
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaKrimenezko filma, crime thriller (en) Itzuli, ekintza-filma eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena113 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)San Frantzisko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Peter Yates
Gidoigilea(k)Alan Trustman (en) Itzuli
Harry Kleiner
[[Kategoria:Alan Trustman (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPhilip D'Antoni (en) Itzuli
[[Kategoria:Philip D'Antoni (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaSolar Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:Solar Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaFrank P. Keller (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaAlbert Brenner (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLalo Schifrin
Argazki-zuzendariaWilliam A. Fraker
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Frantzisko
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0062765 Filmaffinity: 321480 Allocine: 693 Rottentomatoes: m/bullitt Mojo: bullitt Allmovie: v7534 TCM: 21345 Metacritic: movie/bullitt TV.com: movies/bullitt Netlix: 339017Edit the value on Wikidata

Bullitt, 1968ko Peter Yates estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Robert L. Fish idazlearen Mute Witness (Lekukotasun Mutua) eleberrian oinarritua dago. Steve McQueen, Robert Vaughn, Jacqueline Bisset, Don Gordon eta Simon Oakland aktoreek antzeztu zuten.

Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegian erregistratua edo gordea dago.

Bestalde, zalantzarik gabe, filma honetako eszenarik ospetsuena San Frantzisko (Kalifornia) hirian barna Bullit protagonistak Ford Mustang GT-390 orlegi ilun koloreko auto batean bi hiltzaileak doazen Dodge Charger R/T kolore beltzeko autoa jarraitzen biek egiten duten auto lasterketa da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, San Frantzisko hiria. Frank Bullitt (Steve McQueen) polizia tenienteak bere nagusiengandik ohikoa dirudien kasu batetaz arduratzea agindu diote: Walter Chalmers (Robert Vaughn) senatari harroputzak Senatuko Batzordearen babespean dagoen eta mafiaren aurkako lekukotasuna ematera doan Eddy (Justin Tarr) informatzailea zaintzeko ardura emango dio. Lekukoa babesteko, Bullitek bere konfidantzazko gizonen laguntza izango du: Don Delgetti (Don Gordon) sarjentu beteranoa eta Carl Stanton (Carl Reindel) inspektore gaztea. Honela, lekukoa ezkutuko apartamentu batean gorde eta hiruek txandaka zainduko dute.

Baina gaua amaitu aurretik, bi ezezagunek apartamentura sartu, informatzailea hil eta Stanton inspektorea larri zaurituko dute. Hortaz, Bullittek bi erasotzaileak nola bertaratu diren jakin eta bere ardurapeko kasu honen ezkutuko arrazoi politikoak argitzen saiatuko da. Bullittek bere bizia eta Cathy (Jacqueline Bisset) neskalagunarena arriskuan jarriz, bere integritate eta profesionaltasuna kasua konpontzen erakutsi beharko ditu.

Frank Bullitt (Steve McQueen) protagonistak filmean gidatzen duen Ford Mustang GT-390 auto modeloa.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]