Steve McQueen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau estatubatuar aktoreari buruzkoa da; ingeles zinema zuzendariari buruzkoa beste hau da: «Steve McQueen (zuzendaria)».
Steve McQueen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTerrence Steven McQueen
JaiotzaBeech Grove (Indiana)1930eko martxoaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaCiudad Juárez1980ko azaroaren 7a (50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaWilliam McQueen
AmaJulia Crawford
Ezkontidea(k)Neile Adams (en) Itzuli  (1956 -  1972)
Ali MacGraw  (1973 -  1978)
Barbara Minty  (1980 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaNeighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Itzuli
Actors Studio
Boys Republic (en) Itzuli
HB Studio (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Uta Hagen
Herbert Berghof (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, motoziklista, automobil-pilotua, telebista-aktorea eta antzerki aktorea
Altuera177 zentimetro
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza

stevemcqueen.com
IMDB: nm0000537 Allocine: 2188 Rottentomatoes: celebrity/1010407-steve_mcqueen Allmovie: p48038 TCM: 128731 TV.com: people/steve-mcqueen IBDB: 106871
Discogs: 553278 Find a Grave: 1318 Edit the value on Wikidata

Terrence Steven McQueen (Beech Grove, Indiana, 1930eko martxoaren 24Ciudad Juárez, Chihuahua, 1980ko azaroaren 7) Estatu Batuetako aktorea zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore izan baino lehen, egurgile, marine, kamarero eta zamaketari aritu zen. Somebody Up There Likes Me (1956) filmarekin egin zuen debuta zinemaren munduan eta ospe handia lortu zuen Wanted: Dead or Alive telesailarekin.

Terrence Steve McQueen 1930eko martxoaren 24an jaio zen Slaterren (Missouri, AEB). Aitak abandonaturik utzi zuen eta amarekin Kaliforniara joan zen. Umetan oso bihurria zen eta barnetegi batera eraman zuten, baina alde egin zuen. Nerabezaroan hainbat lan egin zituen; besteak beste, egurgile eta itsasgizon aritu zen. Hamazazpi urterekin ejertzitora sartu zen, Marinean izena emanda.

Hogei urte zituenean, marine izatea gustuko ez zuela konturatu zen eta, beste lan batzuen artean, kamarero eta zamaketari aritu zen. Hala ere, lan guztiak utzi zituen interpretazioari ekin zionean: Neighborhood Playhouse New Yorkeko eskolan sartu zen. Hogeita bi urterekin eman zuen izena bertan eta hobeit ta bostekin Broadwayn egin zuen debuta Hatful of rain antzezlanarekin. Horrekin batera, Actors Studio Lee Strasbergen eskolan ere ikasi zuen.

1956an Somebody Up There Likes Me (1956) filmean debuta egin zuen eta, gainera, Paul Newmanekin lan egin: paper laburra izan zuen, baina hurrengo film The Bloben (1958) protagonistarena egin zuen. Horrez gain, urte horretan Wanted: Dead or Alive telesailean hartu zuen parte eta 1961 arte egon zen pantailan, arrakasta handia lorturik.

1950eko hamarkadan zenbait filmetan lan egin ondoren, The Magnificent Seven (1960) filmarekin egin zen benetan famatu. Akira Kurosawaren Shichinin no samurai filmean oinarritu zen John Sturges zuzendaria filma egiteko. Hiru urte lehenago Neile Adams aktorearekin ezkondu zen .

1960ko hamarkadan zinemazaleen aktore gustukoena zen. The Great Escape (1963), Love with the Proper Stranger (1963), The Cincinnati Kid (1965), Nevada Smith (1966), The Sand Pebbles (1966), Bullitt (1969), The Thomas Crown Affair (1968) eta The Reivers (1969) filmetan hartu zuen parte, besteak beste. The Sand Pebbles filmean egindako lanagatik, Oscar sarirako izendatu zuten.

1972an McQueen eta Adams banandu egin ziren, McQueenek Ali McGrawrekin harremana izan baitzuen The Getaway (1972) filmean. 1973an ezkondu ziren, baina bikoteak bost urte baino ez zuen iraun.

1970eko hamarkadan film gutxiago egin zituen eta aisialdiaz gozatzeko parada izan zuen. Garai horretako lan ezagunenak Le Mans (1971), The Getaway (1972), Junnior Bonner (1972) eta Papillon (1973) izan ziren. The Towering Inferno (1974) filmean ere egin zuen lan.

1978ean Ali McGrawrengandik banandu ondoren, zinema alde batera uztea erabaki zuen. Steve McQueen Barbara Minty modeloarekin ezkondu zen 1980an, baina urte bereo azaroaren 7an hil zen Juarezen (Mexiko), biriketako minbizi baten eraginez, 50 urterekin.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steve McQueen Aldatu lotura Wikidatan