Butch Cassidy and the Sundance Kid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Butch Cassidy and the Sundance Kid
Filma
Jatorrizko izena Butch Cassidy and the Sundance Kid
Urtea 1969
Generoa buddy filma
komedia dramatikoa
Westerna
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
gaztelania
Iraupena 105 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Mexiko Berria, Mexiko, Colorado eta Utah
Narratibaren kokalekua Hego Amerika eta Bolivia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) George Roy Hill
Gidoigilea(k) William Goldman
Antzezlea(k)
Paul Newman
Robert Redford
Katharine Ross
Henry Jones
Cloris Leachman
Ted Cassidy
Kenneth Mars
Sam Elliott
Strother Martin
George Furth
Donnelly Rhodes
Jeff Corey











Ekoizpena
Ekoizlea John Foreman
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa John C. Howard
Bestelako lanak
Musikagilea Burt Bacharach
Argazki-zuzendaria Conrad Hall
Sariak
Kanpo loturak

Butch Cassidy and the Sundance Kid (euskaraz "Butch Cassidy eta Sundance Kid") 1969ko George Roy Hill estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da.

Bertan Mendebalde Urrunan aski ezagunak ziren Butch Cassidy (Paul Newman) eta Harry Longabaugh "Sundance Kid" (Robert Redford) bidelapurren istorioa kontatzen da, bai eta heuren ustezko Boliviarako ihesaldia ere. Bertan entzun daitekeen Raindrops Keep Fallin' on My Head abestiak sekulako ospea bereganatu zuen.

Filmak lau Oscar Sari irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria.

2003an Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak Ameriketako Estatu Batuetako Filmen Erregistro Nazionalan bildu zuen, "kulturalki, historikoki, edo estetikoki nabarmena" baitzen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Butch Cassidy (Paul Newman) eta Sundance Kid (Robert Redford) Wyoming estatuan jardun ohi duen bidelapur talde batetako buruzagiak dira, Talde Basatia, alegia. Taldeak ezaugarri nagusi bat du, heuren biktimak ez dituela hiltzen. Butch antolatzailea da, Sundance aldiz ekintza gizona. Halere, garai batean basatia eta legerik gabea zen Mendebalde Urruna zibilizatzen hacia da, eta taldeak tren baten lapurreta egiten ari denean, heuren atzetik doan gizon armatuez osatutako talde batekin topo egiten dute. Butch eta Sundancek mendi, ibai eta herrietan barna heuren jarraitzaileetatik ozta-ozta ihes egitea lortzen dute. Azkenean haiengandik ihes egitea lortzen dutenean, zortez Sundancen neskalaguna den Ettaren (Katharine Ross) etxean babes hartu eta Butchi ideia bat bururatuko zaio: Boliviara joatea.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu Banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Sundance Kid
  • Raindrops Keep Fallin' on My Head
  • Not Goin' Home Anymore
  • South American Getaway
  • On A Bicycle Built For Joy
  • Come Touch The Sun
  • The Old Fun City
  • Not Goin' Home Anymore (reprise)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]