Byron Haskin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Byron Haskin
Bizitza
Jaiotza Portland1899ko apirilaren  22a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Montecito (Kalifornia)1984ko apirilaren  16a (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoilaria
Nominazioak
IMDb nm0005738

Byron Haskin (Portland, Oregon, 1899ko apirilaren 22a - Montecito, Kalifornia, 1984ko apirilaren 16a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen, eta hainbat filmetan efektu berezien arduraduna. Zinema mutuan eman zituen aurreneko urratsak, operadore lanetan hain zuzen; film bat edo beste ere zuzendu zuen garai hartan. 1932an Warner Brosekin hasi zen lanean, efektu berezien sailean arduradun nagusi bihurtzeko (1937). Oscar sarietarako izendapen bana jaso zuen, Nathan Levinsonekin batera, The Sea Hawk (1940) eta The Sea Wolf (1941) filmetan egindako lanengatik. Abenturazko zinemarena izan zen batik bat landu zuen generoa, zuzendari lanari berriro ekin zionetik. Hor dira Stevensonen Treasure Island (Altxor uhartea) eleberriareen 1950eko egokitzapena, edota akaso ospe handien eman dion H.G. Wellsen izen bereko lanaren moldapena: The War of the Worlds (1953). Zenbait filmetan George Palekin batera aritu zen lankidetzan.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Efektu bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Oregon
Artikulu hau Oregongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.