Passage to Marseille
Passage to Marseille (euskaraz Marseillarako txartela) Michael Curtiz hungariar-estatubatuar zinema zuzendariaren 1944ko abenturazko gerra film bat da. Charles Nordhoff eta James Norman Hall idazleen Sans Patrie ("Aberririk gabe") eleberrian oinarrituta dago. Soinu banda Max Steiner musikagileak ondu zuen.
Bertan, 1941eko Casablanca filma ospetsuko jatorrizko aktore-multzoko jende askok antzeztu zuen, tartean Humphrey Bogart, Claude Rains, Sydney Greenstreet, Peter Lorre eta Helmut Dantine, bai eta Michèle Morgan (Casablanca filmean Marseillesa ereserkiaren kantaria), Victor Francen, Philip Dorn eta George Tobias ere.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran Freycinet kapitainak Jean Matrac gerra-berriemailaren istorioa kontatzen du, gizon betilun eta isil harekiko erabat jakin-mindua. Matrac frantziar kazetaria Municheko Biltzarraren aurkaria da, Deabruaren uhartean espetxeratua eta erbesteratuta egon da. Beste lau presorekin zaindariak saihestu eta txalupa batean ihes egit ondoren, Ozeano Atlantikoan Marseillara doan Freycinet kapitainaren ontziak jasotzen ditu. Irratiz Frantzia Alemania Naziaren aurrean errenditu dela eta armistizioa eskatu duela ikasi dute,. Horren ondorioz, herrialdeko hegoaldean alemaniarren lagun Vichyko gobernua eratu da, baina Marseilla, jain zuzen, eremu hartantxe dago.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Humphrey Bogart: Jean Matrac
- Claude Rains: Freycinet kapitaina
- Michèle Morgan: Paula Matrac
- Peter Lorre: Marius
- George Tobias: Petit
- Philip Dorn: Renault
- Sydney Greenstreet: Duval komandantea
- Helmut Dantine: Garou
- John Loder: Manning
- Victor Francen: Malo kapitaina
- Vladimir Sokoloff: aitona
- Eduardo Ciannelli: mekanikari-burua
- Corinna Mura: kantaria
Beste aktore hauek ez dira kredituetan agertzen:
- Monte Blue: bigarren ofiziala
- Frank Puglia eta Georges Renavent: zaindariak
- Konstantin Shayne: lehen ofiziala
- Mark Stevens: Hastings tenientea
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Casablanca (1941)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1944ko filmak
- Michael Curtizek zuzendutako filmak
- Casey Robinsonek idatzitako filmak
- Humphrey Bogartek antzeztutako filmak
- Michèle Morganek antzeztutako filmak
- Claude Rainsek antzeztutako filmak
- Peter Lorrek antzeztutako filmak
- Sydney Greenstreetek antzeztutako filmak
- Helmut Dantinek antzeztutako filmak
- John Loderrek antzeztutako filmak
- Eduardo Ciannellik antzeztutako filmak
- Frits van Dongenek antzeztutako filmak
- Frank Pugliak antzeztutako filmak
- Jean Del Valek antzeztutako filmak
- Konstantin Shaynek antzeztutako filmak
- Mark Stevensek antzeztutako filmak
- Hans Conriedek antzeztutako filmak
- Peter Milesek antzeztutako filmak
- Fred Grahamek antzeztutako filmak
- Fred Aldrichek antzeztutako filmak
- Marcelle Cordayk antzeztutako filmak
- Hal B. Wallisek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- 1940ko hamarkadako abentura filmak
- Mediterraneoko Fronteari buruzko filmak (Bigarren Mundu Gerra)
- Drama filmak
- Itsasontzietan girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Frantzian girotutako filmak