César Vidal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
César Vidal
Cvidal.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1958 (59/60 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Logos University : Teologia
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zutabegilea, idazlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k) COPE
IMDb nm6042041
César Vidal ETAren aurkako manifestaldi batean.

César Vidal Manzanares (Madril, 1958) espainiar idazle eta kazetaria da. Eleberri eta historiari buruzko jendarteratze-liburu eta entsegu anitzen egilea da.

Kazetari gisa, 5 urtez eta 2009. urteko uztailera arte COPE irrati-kateko La linterna irratisaioko zuzendari gisa nabarmendu da, bertan bere iritzi polemiko eta eztabaidagarriak azaltzeagatik. 2009ko irailetik aurrera, Luis Herrero eta Federico Jiménez Losantos kazetariekin batera, esRadio irrati katea sortu eta bertan aritzen da lanean.

Historialari gisa, Espainiako Gerra Zibilari eta Francoren diktadurari buruz azaldu dituen jarrera errebisionistengatik da ezaguna. Euskal abertzaletasunaren aurkako jarrera argia ere azaldu du [1].

César Vidal eta euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararekiko eta beste hizkuntza gutxituekiko mespretxuzko jarrerak azaltzeagatik ere nabarmendu da César Vidal. Vascuence hitza erabiliz beti, euskara hizkuntza primitiboa adierazi eta gutxietsi izan du.[2][3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Los mitos del nacionalismo vasco, por César Vidal, Generalísimo Francisco Franco webgunean. 2009-07-20.
  2. (Gaztelaniaz) Comentarios de César Vidal sobre la lengua vasca, Blogak.com webgunean, erantzun batekin batera. 2008.01.14.
  3. (Gaztelaniaz) César Vidal ataca el euskara, www.youtube.com webgunean, César Vidalen ahotsean. 2009-07-20.
  4. (Gaztelaniaz) César Vidal eta euskal literatura, Libertad Digital, 15-02-2008.
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: César Vidal