C/2023 A3 (Tsuchinshan–ATLAS)
C/2023 A3 (Tsuchinshan–ATLAS) | |
---|---|
Behaketa | |
Magnitude absolutua | 6,1 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Mendi Gorrindoleko Behatokia eta ATLAS sistema |
Aurkikuntza-data | 2023ko urtarrilaren 9a |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Periapsis | 0,39130509028143 AU |
Ardatzerdi handia | −2.297,2080763256 AU |
Eszentrikotasuna | 1,0001703394195 |
Batezbesteko anomalia | −0,0044283008607609 ° |
Makurdura orbitala | 139,11852983902 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 21,557212683941 ° |
Periapsiaren argumentua | 308,48775700464 ° |
C/2023 A3 (Tsuchinshan–ATLAS) Oorten hodeiko kometa bat da, Txinako Mendi Gorrindoleko Behatokiak 2023ko urtarrilaren 9an aurkitua, eta ondoren Hego Afrikako ATLAS behatokiak 2023ko otsailaren 22an. Kometaren perihelioa 0,39 unitate astronomikokoa izan zen, 2024ko irailaren 27an[1], eta hortik aurrera begi hutsez ikusteko aukera egon zen[2].
Orbita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kometak orbita erretrogradoa du, 139ºko makurdura axialarekin. Perihelioa 2024ko irailaren 27an izan zen, Eguzitik 0,391 unitate astronomikora. Lurretik gertuen 2024ko urriaren 12an pasako zen, 0,47 unitate astronomikora. Kometa ez da Eguzki-sistemako gasezko erraldoietatik gertu pasatzen, eta Eguzkiari oso ahul lotutako orbita egiten du. Ibilbidea hiperbolikoa denez, baliteke etorkizunean Eguzki-sistematik kanporatua izatea. 2237an Eguzkitik 200 unitate astronomikora izango da.
-
Kometaren ibilbidea zeruan 2024ko irailean.
-
Kometaren ibilbidea zeruan 2024ko urrian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «MPEC 2023-D77 : COMET C/2023 A3 (Tsuchinshan-ATLAS)» minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ (Ingelesez) «Can you see Comet A3 Tsuchinshan-ATLAS with the unaided eye?» earthsky.org 2024-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).