Edukira joan

Cañasko monasterioa

Koordenatuak: 42°23′33″N 2°50′40″W / 42.3925°N 2.8444°W / 42.3925; -2.8444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cañasko San Sabaldoren Andre Mariaren monasterioa
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Errioxako udalerriCañas
Koordenatuak42°23′33″N 2°50′40″W / 42.3925°N 2.8444°W / 42.3925; -2.8444
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaCalahorrako eta La Calzada-Logroñoko elizbarrutia
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001121
Webgune ofiziala

Cañasko San Sabaldoren Andre Mariaren monasterioa (gaztelaniaz: Monasterio de Santa María de San Salvador de Cañas) Errioxako hiri horretako zistertar abade-etxea da.

1169an Lope I.a Diaz Harokoak, Aldontza Rodriguez emaztearekin batera, Santo Domingo de la Calzadako beneditar moja batzuei Cañas eta Canillas artean eremu batzuk eman zizkion. Baldintza bakarra ezarri zieten: zistertar ordena betetzea. Horrela Cañasko monasterioa eraikitzeari ekin zioten,[1] Naiarako jurisdikziopean geratu zena. Senarra hiltzean, hara joan zen Aldontza alarguna.

1222 inguruan, Lope I.a Diazen biloba zen Urraka Diaz Harokoa abadesa izendatu zuten. Orduan monasterioaren urrezko aroa hasi zen harotarrei esker.[2] Cañasen ospitale bat ere eraiki zuten. Harotarrek beti monasterioaren aldeko dohaintzak egin zituzten 1322an leinua amaitu arte.[3]

Horrela, eraikin erromaniko gotiko bihurtu zen eta XVII. eta XVIII. mendeen artean klaustro neoklasiko gehitu zioten. Hurrengo mendeetan zaharberritze lanak egin dituzte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hergueta y Martín, Domingo. (1979). Noticias históricas de la muy noble y muy leal ciudad de Haro. Logroño: Ochoa, 209-210 or. DL LO-271-1979 ISBN 84-735-9062-7..
  2. Baury, Ghislain. (2011). «Sainteté, Mémoire et lignage des abbesses cisterciennes de Castille au XII:la comptesse Urraca de Cañas (Av.1207-1262)» Anuario de Estudios Medievales 41 (1): 151-182. ISSN 0066-5061..
  3. Baury, Ghislain. (2008). «Patronage et gestion des domaines chez les cisterciennes castillanes. Les fausses quittances de Cañas (1298-1302)» Cîteaux: Commentarii cistercienses 59 (3-4): 237-252..


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.