Edukira joan

Cabot dorrea (Bristol)

Koordenatuak: 51°27′14″N 2°36′25″W / 51.454°N 2.607°W / 51.454; -2.607
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cabot dorrea (Bristol)
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaCity of Bristol
Koordenatuak51°27′14″N 2°36′25″W / 51.454°N 2.607°W / 51.454; -2.607
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1898ko uztaila
Izenaren jatorriaJoan Caboto
Arkitektura
ArkitektoaWilliam Venn Gough (en) Itzuli
Ondarea
Ondare Ingelesa1202009

Cabot dorrea (ingelesez: Cabot Tower) Ingalaterrako Bristol hirian dagoen dorre bat da 1890. hamarkadan Joan Cabotoren bidaiaren 400. urteurrena ospatzeko eraiki zena. Ingalaterrako ondarearen II mailako eraikinen zerrendan dago[1].

Bristolgo eraikin ezagunenetakoa da eta dagoen barrutiari izena ematen dio. Goiko plataformaraino igo daiteke eta hiriaren ikuspegi zabala dago bertatik[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brandon Hill[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bristol hiriaren erdiguneko Brandon Hill muinoko parkean kokaturik dago dorrea. Brandon Hill Gloucesterreko kondeak eskuratu zuen 1174an. Erdi Aroan kapera bat zegoen han, St James monasterioari zegokiona, eta XVI. mendean kapera eraitsi eta haize-errota bat altxatu zuten[3]. 1625ean udalak erosi eta espazio publikoa bihurtu zen, Ingalaterrako espazio publiko zabaletan lehenengotakoa[4].

Cabot dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Cabotok 1496-1497an Amerikara egin zuen bidaiaren 400 urteurrena ospatzeko haren omenezko dorrea eraikitzea erabaki zen. 1897ko ekainaren 24an ezarri zuen lehen harria Dufferin eta Avako markesak eta 1898ko uztailean amaitu zuten dorrearen eraikuntza[5]. William Venn Gough bristoldarra izan zen Cabot dorrea diseinatu zuen arkitektoa eta hiritarrek bildutako diruarekin eraiki zen[6]. Love & Waite Bristol enpresak eraiki zuen[4].

2006an itxi egin zuten egoera kaskarrean zegoenez berriztatze lanak egiteko eta 2011n ireki zituen berriro ateak[7]. 420.000 liberatako kostua izan zituzten lan hauek[8]. 2014an argi flasha ezarri zitzaion puntan, Morse kodea erabiliz "Cabot Tower, Brandon Hill, Bristol" igortzen duena.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorreak 32 metrotako altuera du, ibai ertzeko kaitik 79 metrotakoa[8], eta Batheko hareharri gorriaz estalita dago. Eskilara espirala du barnean eta bi mailatan ditu ikuspegi plataformak. Goren dagoen plataforma itsas mailatik 102 metrotako altueran dago eta hiriaren ikuspegi zabala du[5].

Hormabular diagonalek eusten dute dorrea eta gainaldean ostiko-arkuak ditu oktogonala den tontorrari itsatsita[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «CABOT TOWER, Non Civil Parish - 1202009 | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  2. (Ingelesez) Stuart-Leach, Hannah. (2013-11-29). «Enjoy the best view of Bristol from Cabot Tower» VisitEngland (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  3. «Pastscape - Detailed Result: CABOT MEMORIAL TOWER» web.archive.org 2014-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  4. a b c (Ingelesez) «Brandon Hill & Cabot Tower» Walk in Bristol (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  5. a b (Ingelesez) 1898 – Cabot Tower, Bristol, Gloucestershire | Architecture @ Archiseek.com. 2011-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  6. (Ingelesez) «Cabot Tower» Bristol Wiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  7. (Ingelesez) «Cabot Tower due to reopen by late summer» BBC News 2011-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  8. a b (Ingelesez) «Cabot Tower in Bristol reopens after £420,000 of work» BBC News 2011-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]