Calcio fiorentino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Florentziar futbola.

Calcio fiorentino edota calcio storico, euskaraz: «florentziar futbola» edota «futbol historikoa», jatorria XVI. mendean eta Italian duen antzinako futbol modalitate bat da. Behinola Italia osoa asko jokatua, gaur egun Florentzia hiriko Piazza Santa Crocen jokatzen da. Hasiera batean, literalki giuoco del calcio fiorentino ("Florentziar ostikadaren jokoa") edota calcio ("ostikada") deitu zen.

1580an Giovanni de' Bardi florentziar kondeak jokoaren araudi ofiziala argitaratu zituen, eta inauteri futboletik antolatuagoa eta hura bezain bortitza ez izateagatik ezberdintzen zen. Antzinako Eromako harpastum jokoan bezala, 27 jokalariz osatutako bi talde lehiatzen dira, bai hankak nahiz eskuak erabiliz. 27 jokalari horietatik 5 atezainak dira, eta jokoaren helburua arerioak baina puntu gehiago bereganatzea da. Horretarako, jokolekuaren alde banatan zulo bat jartzen zen, eta taldeak pilota zulo horretatik igarotzen saiatu behar ziren, igaroaldi bakoitzeko 2 puntu irabaziz; aldiz, jaurtiketa hutseginez gero, arerioen taldean puntu erdia irabazten zuen. Jokalekuaren neurriak gaur egungo futbolaren antzekoak ziren, baina lurzorua hondarrez estalia zegoen. Joko bakoitzek 50 minutu irauten zituen eta zortzi epaileek arautzen zuten: epaile nagusia, sei marrako epaile eta zelaiko maisu bat. Irabazlea puntu edo 'cacce' gehien irabazten zituen taldea zen.

Hasiera baten dirudun eta handikien jokoa zen, hauek epifania eta garizuma artean gauero jokatzen zuten. Vatikanon, Klemente VII.a, Leon XI.a eta Urbano VIII.a aitasantuak joko honetara jokatzeagatik ezagunak ziren.

Bi mendez jokatzeari utzi zizaion, baina 1920ko hamarkadan eta Benito Mussoliniren gobernupean berpizkunde izan eta jokatzeari berrekin zitzaion.

Gaur egun, Florentzia hiriko Piazza Santa Croce plazan urtean hiru partidu jokatzen dira, ekainaren hirugarren astean. Gaur egungo bertsioak burukadak, ukabilkadak eta lepo estuketak naimentzen ditu, baina gerritik beherako edo atzetik emandako kolpeak nahiz buruan emandako ostikadak debekatzen ditu.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azzurri (urdinak) eta Rossi (gorriak) taldeen arteko partidua.

Florentzian, hiriko lau eremu ordezkatzen dituzten lau taldeen arteko txapelketa jokatzen da, eta talde bakoitzak kolore bat du:

  • Santa Croce / Azzurri (urdinak)
  • Santa Maria Novella / Rossi (gorriak)
  • Santo Spirito / Bianchi (zuriak)
  • San Giovanni / Verdi (orlegiak)

Anztina, txapelketan zehar ikusleek harmailetatik jokalariei abestu egiten zieten, eta talde bakoitzaren banderak eraman ere bai, alegia, gaur egungo futbolaren antzeko jarrerak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Calcio fiorentino Aldatu lotura Wikidatan