Canadia (fosila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Canadia (fosila)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaAnnelida
KlaseaPolychaeta
GeneroaCanadia (en) Canadia
Espeziea Canadia spinosa
[[|]]
Canadia spinosa-ren fosila.

Canadia Kanbriar garaian bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Duela 505 milioi urte bizi izan zen. Espezie bakarra ezagutzen da, Canadia spinosa[1].

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Doolittle Walcott paleontologo etatubatuarrak aurkitu zuen Kanada mendebaldeko Burgess Shale aztarnategian 1911 urtean eta herrialdearen izena eman zion[1]. Lehenengo fosil hark 3 cm-ko luzera baino ez zuen. Ordutik 28 fosil aurkitu dira aztarnategi hartan[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkitu diren Canadia fosilak 5 eta 20 cm arteko luzera duten zizareak dira. Gaur egungo poliketoen antzera eraztunez segmentaturiko gorputza zuten eta segmentuetatik notoseta izeneko luzakinak ateratzen zitzaizkion[3]. Difrakzio sareen teknika erabiliz notoseta hauek irisatuak zirela ikusi da[4]. Anelidoen lehenengo segmentua den prostomiumean hainbat luzatik ageri zituen, organo sentsorialak izango zirenak eta elikatzeko erabiliko zituenak[3]. Proboszide bat ere bazuen.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proboszidearen presentziak eta digestio hodian sedimenturik ez aurkitzeak Canadia harraparia zela iradokitzen dute[5]. Itsaso hondoan igerian aritzen zela pentsatzen da baina noizbehinka setak ibiltzeko erabiliko zituela ere uste da[3].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canadia zalantza handirik izan gabe anelidoen filumean sartu zuten hasieratik, baina gaur egungo anelidoekin erlazionatzea ez da lan erraza. Notoseta hauek poliketoen parapodioen antza dutenez poliketoen klasean sartzen dituzte paleontologo gehienek[6].

Burgess Shalen aurkituriko Wiwaxia-rekin ere erlazionatu izan da bien artean Canadiacea superfamilia eratuz, baina Wiwaxia moluskua zela ebatzi zenean proposamena baztertua izan zen[7][8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «WoRMS - World Register of Marine Species - Canadia spinosa Walcott, 1911 †» www.marinespecies.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).
  2. CARON, J.-B.; JACKSON, D. A.. (2006-10-01). «TAPHONOMY OF THE GREATER PHYLLOPOD BED COMMUNITY, BURGESS SHALE» PALAIOS 21 (5): 451–465.  doi:10.2110/palo.2003.p05-070r. ISSN 0883-1351. (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).
  3. a b c Conway Morris Simon; Whittington Harry Blackmore. (1979-03-23). «Middle Cambrian polychaetes from the Burgess Shale of British Columbia» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. B, Biological Sciences 285 (1007): 227–274.  doi:10.1098/rstb.1979.0006. (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).
  4. Parker, A. R.. (1998). Colour in Burgess Shale animals and the effects of light on evolution in the Cambrian.. Proceedings of the Royal Society of London Series B 265:, 967-972 or..
  5. «Paleobiology | Smithsonian National Museum of Natural History» naturalhistory.si.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).
  6. Eibye-Jacobsen, D.. (2004). A reevaluation of Wiwaxia and the polychaetes of the Burgess Shale.. Lethaia, v.37, no.3,, 317-335 or..
  7. Butterfield, N.J.. (1990). A reassessment of the enigmatic Burgess Shale fossil Wiwaxia corrugata (Matthew) and its relationship to the polychaete Canadia spinosa Walcott.. Paleobiology, v.16, no.3,, 287-303 or..
  8. Butterfield, Nicholas J.. (1990). «A Reassessment of the Enigmatic Burgess Shale Fossil Wiwaxia corrugata (Matthew) and Its Relationship to the Polychaete Canadia spinosa Walcott» Paleobiology 16 (3): 287–303. ISSN 0094-8373. (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]