Captains Courageous (filma)
Captains Courageous (euskaraz Kapitain bulartsuak) Victor Flemingek zuzendutako 1937ko film bat da, Rudyard Kiplingen izenburu bereko kontakizunean oinarritua. Filma hau Louis D. Lightonek ekoitzi zuen, eta antzezle nagusiak Spencer Tracy eta Freddie Bartholomew izan ziren.
1937ko Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Spencer Tracy) irabazi zuen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Harvey Cheyne (Freddie Bartholomew) hamar urtetako ume aberats, gezurti eta mainontzia da. Ikasketak burutzen dituen ikastetxean bere gizarte mailaz baliatzen da berak nahi dituen gauzak edozein bidez lortzeko. Azterketa errazago bat jarri ziezaion maisu bat erosi edo kopiatu nahian harrapatzen dutenean zigorra jaso eta gainontzeko ikasleen mespretxua bereganatuko du. Ordu arte bere negozioez arduratuagoa zegoen aitak (Melvyn Douglas) semearen jokabide okerraz kezkaturik eta hura aldatu nahian berarekin Londreserako bidaian itsasontziz eramango du.
Aita-semeak itsasontzian doazela, Harveyk bat-bateko istripu bat izan, itsasora erori eta Manuel Fidello (Spencer Tracy) portugaldar arrantzaleak bere txalupan jasoko du. Honek haurra We're Here ("Hemen Gaude") goletara eramango du, arrantzontzi hau Disko Troop (Lionel Barrymore) itsas otso zaharrak kapitantzen du. Han Harveyk nahi ala ez ontzia portura itzuli bitartean hiru hilabete igaro beharko ditu.
Denboraldi horretan zehar Harveyk Manuel beregan arretatsua izan ez zen aitarekin ez bezala benetako bizitza nolakoa den ikasi eta ume kexati eta gaizki hezi bat izatetik gazte arduratsu eta langile bat izatera bilakatuko da. Baina zoritxarrez Manuel bat-bateko itsas istripu batean hilko da. Harvey bere aitarekin itzuliko da eta azken honek Manuelek bere semearen bihotzean utzi duen hutsunea betetzen saiatuko da.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Freddie Bartholomew: Harvey Cheyne
- Spencer Tracy: Manuel Fidello
- Lionel Barrymore: Disko Troop kapitaina
- Melvyn Douglas: Frank Burton Cheyne
- Charley Grapewin: Osaba Salters
- Mickey Rooney: Dan Troop
- John Carradine: Long Jack
- Oscar O'Shea: Walt Cushman kapitaina
- Jack La Rue. Apaiza (Jack LaRue gisa)
- Walter Kingsford: Finley medikua
- Donald Briggs: Bob Tyler
- Sam McDaniel: "Doc" (Sam McDaniels gisa)
- Bill Burrud: Charles Jamison (Billy Burrud gisa)
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1937ko filmak
- Victor Flemingek zuzendutako filmak
- Marc Connellyk idatzitako filmak
- John Lee Mahinek idatzitako filmak
- Dale Van Everyk idatzitako filmak
- Freddie Bartholomewek antzeztutako filmak
- Spencer Tracyk antzeztutako filmak
- Lionel Barrymorek antzeztutako filmak
- Melvyn Douglasek antzeztutako filmak
- Mickey Rooneyk antzeztutako filmak
- John Carradinek antzeztutako filmak
- Charley Grapewinek antzeztutako filmak
- Charles Colemanek antzeztutako filmak
- Charles Trowbridgek antzeztutako filmak
- Christian Rubek antzeztutako filmak
- Frank Sullyk antzeztutako filmak
- Jack La Ruek antzeztutako filmak
- Jimmy Conlinek antzeztutako filmak
- Oscar O'Sheak antzeztutako filmak
- Wally Albrightek antzeztutako filmak
- Walter Kingsfordek antzeztutako filmak
- Louis D. Lightonek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- 1930eko hamarkadako abentura filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Drama filmak
- Massachusettsen girotutako filmak