Victor Fleming

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Victor Fleming
Bizitza
Jaiotza Pasadena1889ko otsailaren 23a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Cottonwood (Arizona)1949ko urtarrilaren 6a (59 urte)
Hobiratze lekua Hollywood Forever Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, zinema ekoizlea eta argazki-zuzendaria
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0281808

Victor Fleming (Pasadena, Kalifornia, 1889ko otsailaren 23 - Cottonwood, Arizona, 1949ko urtarrilaren 6) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen, Oscar sariaren irabazlea.

Mekanikarako sena erakutsia, Allan Dwan zinema zuzendariak kameralari laguntzaile hartu zuen. Berehala zuzendari postua bereganatu zuen Victor Flemingek, zeinek 1919an estreinatu zuen zuzendutako lehendabiziko filma.

Haren film mutu gehienak Douglas Fairbanks aktorentzako abenturak ziren. Western generoa ere jorratu zuen. Hori dela eta, "gizonen zuzendaria" bezala ezagutu zen. Baina emakumeentzako zuzendari eraginkorra zela egiaztatu zen. Izan ere, haren zuzendaritzapean, Vivien Leighek Oscar saria irabazi zuen, Hattie McDanielek bigarren aktorearena, eta Ingrid Bergmanek izendapena jaso zuen.

1932an, Flemingek MGM konpainiarekin sinatu zuen eta estudioko film laudatuenetakoak zuzendu zituen: Red Dust (1932), Bombshell (1933), Reckless (1935) Treasure Island (1934) eta Captains Courageous (1937). Haren film ezagunenak, halere, 1939an egin zituen: The Wizard of Oz eta Gone With the Wind. Nolanahi ere, biak dira ekoizleak gidatutako filmak, eta bietan Flemingek beste zuzendari bat ordezkatu behar izan zuen.


Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]