Spencer Tracy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Spencer Tracy
Spencer tracy state of the union.jpg
Bizitza
Jaiotza Milwaukee1900eko apirilaren 5a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles1967ko ekainaren 10a (67 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Ezkontidea(k) Louise Tracy  (1923 -  1967)
Bikotea(k) Katharine Hepburn
Hezkuntza
Heziketa American Academy of Dramatic Arts 1923)
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
IMDb nm0000075
Spencer Tracy signature.svg

Spencer Bonaventure Tracy (Milwaukee, 1900eko apirilaren 5a - Los Angeles, 1967ko ekainaren 10a) Estatu Batuetako aktorea zen, zeinek 1930 eta 1967 bitartean 74 filmetan agertu zen, bitan Oscar Saria irabaziz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorken ikasi zuen aktoregintza 1920ko hamarkadan. Broadwayen 1930ean hasi zen The Last Mile antzezlanean. Hor, John Fordek ikusi zuen, eta Fox Pictures konpainiarako kontratatu zuen. Hollywoodeko lehendabiziko bost urteetan 25 film egin zituen. 1935ean MGM konpainiarako sinatu zuen. Haiekin, 1937ko Captains Courageous eta 1938ko Boys Town filmengatik Oscar saria bitan jaso zuen. Izendapenak lortu zituen 1936ko San Francisco, 1950eko Father of the Bride, 1955eko Bad Day at Black Rock, 1958ko The Old Man and the Sea, 1960ko Inherit the Wind, 1961eko Judgment at Nuremberg eta 1967ko Guess Who's Coming to Dinner filmengatik. Laurence Olivierekin batera Oscar sarirako izendapen gehien jaso duena da.

1941ean hasi zen Katharine Hepburnekiko harremana. Hepburnen mingain zorrotzak eta goi-mailako estiloak bat egiten zuten Tracyren behe-mailako matxismo sinplearekin. 9 film egin zituzten elkarrekin. Louise emazteaz bereizi arren (1923tik zeuden ezkonduta), ez zen inoiz dibortziatu, katolikoa baitzen Spencer Tracy.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spencer Tracy Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Wisconsin
Artikulu hau Wisconsingo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.