Carl Ritter
Carl Ritter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quedlinburg, 1779ko abuztuaren 7a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Bizilekua | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Berlin, 1859ko irailaren 28a (80 urte) |
Hobiratze lekua | St. Marien- und St. Nikolai-Friedhof I (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Martin Luther University Halle-Wittenberg (en) Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, geografoa, unibertsitateko irakaslea eta botanikaria |
Lantokia(k) | Berlin |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society Prusiako Zientzien Akademia Zientzien Bavariar Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Austriako Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Académie des Inscriptions et Belles-Lettres |
Carl Ritter (Quedlinburg, Prusia, 1779ko abuztuaren 7a - Berlin, 1859ko irailaren 28a) alemaniar geografoa izan zen. Geografia modernoa sortu zuen, Alexander von Humboldtekin batera. Haurtzaroan Johann Christoph Friedrich GutsMuthsekin klaseak hartu eta gero Natur Zientziak, Historia eta Teologia ikasketak egin zituen, eta Geografia irakasle izan zen Berlingo Unibertsitatean 1820tik hil arte. Bereziki arduratu zen gizakiaren eta ingurune fisikoaren arteko harremanez: inguruak gizartearen garapenean duen eragina aztertu zuen, eta garrantzi handia eman zion oro har giza geografiari. Bukatu gabe utzi zuen bere lan handi aipagarriena: Die Erdkunde im Verhältniss zur Natur und zur Geschichte des Menschen (1817-1859, Lurraren zientzia naturaren eta gizakiaren historiaren arabera).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Ritter |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.