Carl Rogers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carl Rogers
Carl Ransom Rogers.jpg
Bizitza
Jaiotza Oak Park1902ko urtarrilaren 8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza La Jolla1987ko otsailaren 4a (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Teachers College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak psikoterapeuta, psikologoa eta ez-fikzio idazlea
Enplegatzailea(k) Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Psychological Association
http://www.nrogers.com/index.html

Carl Ransom Rogers (Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1902ko urtarrilaren 8a - 1987ko otsailaren 4a) psikologoa eta apaiza izan zen. New Yorkeko Union Theological Seminaryn graduatu eta ordenatu zen. Ondoren psikologia klinikoko ikasketak egin, eta doktoregoa eskuratu zuen Columbiako Unibertsitatean. Psikologo gisa lan egin zuen Haurren kontrako Ankerkeriaren Prebentziorako Elkartean, haurren orientazio sailean, Rochesterren. Irakasle ere izan zen zenbait unibertsitatetan, eta Pertsonen Ikerketarako Zentroa sortu zuen bere lankideekin.

Bezeroarengan oinarrituriko terapiaren alde egon zen; Rogersen ustez, norberari buruzko iritzia funtsezko aldagaia da izaeraren antolaketan, eta sentimenak argitzea eta onartzea ezinbestekoa, berriz, psikoterapian. Rogersen iritzian, terapeutak den bezala agertu behar du, antzezpenik eta itxurarik egin gabe, eta enpatia eta bezeroaren arazoak ulertzeko gaitasuna izan behar du. Nor bere buruaren kontzeptuaz gainera, nor bere buruaren kontzeptu ideala du gizabanakoak, Rogersen ustez, izan nahi duen hori edo bere ustez izan beharko litzatekeen hori da, hain zuzen ere, kontzeptu ideala. Rogersek garrantzi handiko ekarpenak egin zituen psikoterapian, baina norbere buruari buruzko bere teoriak oso zailak dira ebaluatzen. Psikoterapiaren inguruko zenbait lan argitaratu zituen.

Teoria Humanista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl Rogersek, aipatu bezala, hainbat teoria eta ekarpen bultzatu zituen, baina horietatik, garrantzitsuenetarikoa teoria humanista da. Abraham Maslowrekin batera, Rogerse pertsona bakoitzaren hazkundean zentratu zen, eta Teoria Humanistaren bidez, selfa ulertzen lagundu zuen.

Rogerse indibiduo bakoitzaren erabakietan zentratzen da, eta bere teoriaren aburuz, biologia ez da determinista. Horrez gain, bakoitzak pertsona hobeezina izatera heltzeko duen autodeterminazioa nabarbentzen du.

Psikologo horren ustez, gizakia aktibo eta sortzailea da. Gainera, gaurkotasunean bizi dela, eta gaur egun ematen diren erlazioei subjektiboki erantzuten diela nabarmentzen du.

Hori guztiarekin eta gizakian zentratutako terapiaz geroztik, izaeraren garapenaren teoria formatu zuen.[1]

Izaeraren Garapenaren Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rogersen ustetan, autokontzeptua izaeraren garapenerako funtsezko ezaugarria da. Gainera, hurrengoa asko nabarmentzen du; gizakiak bere bizitzako hiru aldetan oreka aurkitzeko helburua du. Aipatutako hiru alde horiek autoestima, autoirudia eta ni ideala. Hiru alde horiek ondo elkartuta egotea lortzen bada auto-eguneraketa sortuko da, baina alde horiek egon ezean, auto-eguneraketa ezinezkoa izango da.

Rogersek dionenez, oinarrizko auto-eguneraketa bat lortzean apurka-apurka hitu aldeak gehiago teilakatuz edo elkartuz joango dira. Horrela, hori garatuko duen pertsonak bere bizitzarekin poztasuna lortuko du.

Psikologoaren arabera, auto-eguneraketari dagokionez, pertsona bakoitzaren izaera bakarra da, oso izaera gutxi daude patroi berdina jarraitzen dutenak.[2]

Hezkuntza ikaslearengan zentratuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rogersek helduekin egindako terapia hezkuntza eremura eraman zuen, ikaslean zentratutako hezkuntza garatzeko.

Horren inguruan, bost hipotesi garatu zituen:

  1. Pertsona batek ezin dio beste bati zuzenean ezer erakutsi; pertsona batek beste bati ikaskuntza erraztu diezaioke.
  2. Pertsona batek self-egiturarekin harremanetan dagoena bakarrik uler dezake.
  3. Bereganatutako eskarmentuak self-antolameduan inplikatzen du, ezetza eta distortsioaren bidez aurka egiten du.
  4. Self-egitura zurrun egiten da mehatxatuta badago, eta lasaitu egiten da mehatxurik gabeko egoeretan.
  5. Ikasbide esanguratsua bultzatzen duen hezkuntzan ikaslearen self-ari egindako mehatxua gutxituta dago.[3]

Carl Rogersen lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Rogers, Carl. R. (1939). Clinical Treatment of the Problem Child.
  • (Ingelesez) Rogers, Carl. R. (1942). Counseling and Psychotherapy: Newer Concepts in Practice.
  • (Ingelesez) Rogers, Carl. R. (1951). Client-centered Therapy: Its Current Practice, Implications and Theory. London: Constable. ISBN 1-84119-840-4.
  • (Ingelesez) Rogers, Carl. R. 1959). A Theory of Therapy, Personality and Interpersonal Relationships as Developed in the Client-centered Framework. In (ed.) S. Koch, Psychology: A Study of a Science. Vol. 3: Formulations of the Person and the Social Context. New York: McGraw Hill.
  • (Ingelesez) Rogers, Carl. R. (1961). On Becoming a Person: A Therapist's View of Psychotherapy. London: Constable. ISBN 1-84529-057-7.Excerpts.
  • (Ingelesez) Rogers, Carl. R. (1969). Freedom to Learn: A View of What Education Might Become. (1st ed.) Columbus, Ohio: Charles Merill. Excerpts.
  • (Ingelesez) Rogers, Carl. R. (1970). On Encounter Groups. New York: Harrow Books, Harper and Row, ISBN 0-06-087045-1
  • (Ingelesez) Rogers, Carl. R. (1977). On Personal Power: Inner Strength and Its Revolutionary Impact.
  • (Ingelesez) Rogers, Carl. R. (1980). A Way of Being. Boston: Houghton Mifflin.
  • (Gaztelaniaz) Rogers, Carl. R. (1966). Psicoterapia centrada en el cliente, Paidós, Buenos Aires.
  • (Gaztelaniaz) Rogers, Carl. R.; Kinget, G. M.:(1967). Psicoterapia y relaciones humanas, Alfaguara, Madril.
  • (Gaztelaniaz) Rogers, Carl. R. (1975). Libertad y creatividad en educación, Paidós, Buenos Aires.
  • (Gaztelaniaz) Rogers, Carl. R. (1976). El matrimonio y sus alternativas, Kairós, Bartzelona.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Rogers Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ((Gaztelaniaz) "La Teoría de la Personalidad de Carl Rogers", Lifeder, 2017-04-08.


  1. (Gaztelaniaz)  «La Teoría Humanista de la Personalidad de Carl Rogers», Lifeder, 2017-04-08, https://www.lifeder.com/teoria-personalidad-carl-rogers/. Noiz kontsultatua: 2018-03-26 .
  2. (Gaztelaniaz)  «La Teoría Humanista de la Personalidad de Carl Rogers», Lifeder, 2017-04-08, https://www.lifeder.com/teoria-personalidad-carl-rogers/. Noiz kontsultatua: 2018-03-26 .
  3. (Gaztelaniaz)  «La Teoría Humanista de la Personalidad de Carl Rogers», Lifeder, 2017-04-08, https://www.lifeder.com/teoria-personalidad-carl-rogers/. Noiz kontsultatua: 2018-03-26 .