Carlos Anasagasti Zulueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carlos Anasagasti Zulueta
Carlos Anasagasti.jpg
apezpiku katoliko

1953-09-13 -
Bizitza
Jaiotza Bermeo1910eko azaroaren  4a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Trinidad1998ko uztailaren  25a (87 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Carlos Anasagasti Zulueta (Demiku, Bermeo, 1910eko azaroaren 4a - Trinidad (Bolivia) 1998ko uztailaren 25a) misiolari bizkaitarra Bolivian gotzaina izan zen 1953tik 1986ra arte. Ordena Frantziskotarrean sartu zen 1917an. Alemanian ikasketetan ibili ondoren, bere eliz ikasketak amaitu zituen Arantzazun eta 1934an ordenatu zen. Gudari-kapilaua izan zen 36ko gerran Bizkaian. 1939an Paraguaira joan zen misiolari. Bertan lan mota asko egin zituen: predikari, katekista, bizitza sozialeko antolatzaile, baita eraikin- eta zubi-eraikitzaile ere. Paraguaiko Villarricako bikario orokorra izan zen gero.

1953an gotzain izendatzen dute Bolivian, Beni departamentuan, oso lurralde atzeratu eta txiroan, eta bertan gotzain moduan aritu zen 1986ra bitarte, 75 urterekin erretiratu zen arte.[1][2] Gotzain gisa ez, baina erretiratu zenetik hil arte Beni departumentuko Guacaraje herrian jarraitu zuen lanean.

Guaraniera ikasi zuen bertakoekin hobeto integratzeko. Gizarte-sustapenerako politika bat eraman zuen mendiko jendearen artean. Hegazkin txiki bat pilotatzen zuen bere eragile-lan horretan urrutiko komunitateetara ere heldu ahal izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carlos Anasagasti Zulueta Auñamendi Eusko Entziklopedia
  2. (Ingelesez)Bishop Carlos Anasagasti Zulueta