Demiku
Demiku | |
---|---|
![]() | |
![]() Demiku auzoa, atzean Matxitxako lurmuturra. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bermeo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°24′40″N 2°42′57″W / 43.41111°N 2.71583°W |
Garaiera | 112 m |
Demografia | |
Biztanleria | 43 (2023) |
Demiku Bermeoko (Bizkaia) auzoa da. 2014ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 42 biztanle ditu. Bermeotik Katillotxu mendira igotzeko abiapuntua da. Jaiak otsailaren 2an egiten dira, Kandelaria egunean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1236. urtean Bermeoko fundazio agirian aipatua izan zen De Menigo izenarekin. Izenak bilakaera hau izan du urteekin: Demenigo > Demenigu > Demeniku > Demeiku > Demiku. XIX. mendearen erditik aurrera, Deminigus aldaera nagusitu da idatziz: Demenigo > Demenigos > Demenigus > Deminigus.[1]
Auzo honek elizatxo bat du, Kandelaria edo Demikuko ama birginia izenaz ezagutua, hau 1934ko apirilaren 5ean sortu zen.
Baserriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamaika bat dira auzoko baserriak. Horietatik zortzi 1578ko dokumentu idatzietan agertzen dira[2]: Zarran, Errenta, Beiti (edo Beitxi), Fradu, Txomekane (edo Txomane), Etxebarri, Uriarte-beko eta Uriartegoiko.
Beste hiru baserriak XIX. mendekoak dira, bata eraikuntza berrikoa, Tontorre (gaur erabat itxuraldatua), bigarrena, Mundakarako errepide ondoan, Errosako zubiaren Bermeo aldeko muturrean, Errosape, eta bestea, Justu, lehenago San Justo y Pastor ermitaren etxea izana eta gero baserri bihurtua.
Zarragoitiko tontorraren hegoaldean, Artika auzorako lepoan, XIX. mendearen amaieran eraikitako etxetxo bat ere izan zen, Txikitiñene.[1]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demikuko biztanleria |
---|
![]() |
Kandelaria eguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoko jaia Kandelaria egunean ospatzen da, ostailaren 2an negu erdialdean, Herri tradizioaren arabera, neguaren luzea edo laburra neurtzen da egun horretako eguraldiaren arabera: Kandelario bero, negua dator gero; Kandelario hotz, negua joan da motz. AEBetan otsailaren 2a Marmotaren Eguna da. Hibernatzen duten ugaztunek lozorroari uztea ala ez uzteko erabakitzen dute aukera batekin dagoen lotua tradizio hori,[3] eta Euskal Herrian hartz baten esnatzearekin lotu izan ohi da, normalean Inauterien zikloarekin lotuta.[4]
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz ezberdin egiten da Bermeon baserrian eta kalean, baita 50 metroko distantzian ere. Bermeoko kaletarrek beren berbaera ei dute. Mundakoko euskararekin ere ezberdintasunak atzematen dituzte bertakoek.[5]
Demikutar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carlos Anasagasti Zulueta demikutarra gudari-kapilaua izan zen 36ko gerran Bizkaian. 1939an erbesteratuta Paraguaira joan zen misiolari. Geroago Bolivian oso lurralde txiroan Beni hiriko gotzaina izan zen 1953tik 1986ra bitarte.[6][7]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Demiku auzoko Kandelarije baseliza.
-
Fradu baserria
-
Txomane (edo Txomekane) baserria.
-
Beitxi baserria
-
Etxebarri baserria
-
Errenta baserria
-
Aramaiene baserria
-
Uriartegoikoa baserria
-
Demikuko Kandelarije baseliza
-
Katillotxu mendiko buzoia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Bermeoko toponimia bermeo-euskaraz.com
- ↑ Fradu baserria, Bermeoko toponimia Bermeoko udala
- ↑ idatzia, Zientzia Kaiera-k; 2Ots2014; Comentarios1. (2014-02-02). «Kandelaria» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
- ↑ oier_a. «Inauteri goiztiarrak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
- ↑ Anasagasti Larrabaster, Lorentzo. (2011). «Euskara ezberdina Bermeoko baserrietan eta kalean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
- ↑ Carlos Anasagasti Zulueta Auñamendi Eusko Entziklopedia
- ↑ (Ingelesez)Bishop Carlos Anasagasti Zulueta
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez) Bermeoko udal webgunea
![]() |
Bermeoko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Agirre • Almika • Arana • Arranotegi • Artika • Demiku • Gibelortzaga • Mañua • San Andres • San Migel |