Carlos Aurtenetxe Marculeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Aurtenetxe Marculeta
Bizitza
JaiotzaDonostia1942ko urtarrilaren 1a (82 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, ingeniaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Carlos Aurtenetxe Marculeta[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1942ko urtarrilaren 1a) idazlea da. Narratiba, poesia eta saiakera landu ditu.[2] Sakontasun handiko lanaren egilea. Donostian argitaratzen ziren Kurpil (1972-1975) eta Kantil (1975-1981) aldizkarietan parte hartu zuen.[3]

Literatura ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formazioz ingeniari kimikoa[4], Tolosako lantegi batean lan egin zuen urtetan, kalitate buru gisa[5]. Aurtenetxek narratiba argitaratzen eman ditu lehen pausuak literaturan baina bere lehen ipuina argitaratzen duenetik, 1963an, Donostia Hiria Saria irabazten duen arte, Los lemmings (1977) kontakizunarekin, Aurtenetxek  poliki-poliki poesiaren alde egingo du. Nahiz eta antologietan kontakizunak  argitaratu dituen, eta idatzi pentsamendu eta kritika lanak, poesiak bete du bere bizitza. Horrela azaltzen du, 1978an, adierazten duenean: <<Ni literaturara dedikatzearen arrazoia, arrazoia esan baitaiteke, baliteke izatea munduak ematen didan neurrigabeko mina>>.[2]

1979an argitaratu zuen bere lehen poema liburua, Caja de silencio, Jorge G. Arangurenek  zuzendutako Ancia bilduman.[2]

1982an  Poesiako Irun Hiria Saria irabazi zuen Pieza del templo (1983) lanarekin, eta 1983an Blas de Otero Saria Figuras en el friso obrarekin; eta Eusko Jaurlaritzaren Alonso de Ercilla Saria, Las edades de la nocherekin, gero Pello Zabaletak euskaratuko zuena. Azken bi liburu horiek Euskal Herriko Unibertsitateak, Palabra perdida / Galdutako hitza izenburuarekin argitaratu zituen 1990. urtean. Bertan 1977-1989 garaiko poesia gehiena jasotzen delarik, 21 poema-bilduma ditu, hauetako bi frantsesez idatziak, Fernando Arambururen sarrerarekin.[2]

Hiru euskal eskultorei eskaini dizkie hiru poema bilduma: La casa del olvido Eduardo Txillidari (1999), Aurtenetxek Eduardo Txillidaren 1992ko erakusketa ikusi ostean Donostian bertan sentitutakoari buruzko poemak idazteko premia izan zuen eta Txillidak, erantzun moduan, liburuan azaltzen diren irudiak sortu zituen; Jorge Oteiza, la piedra acontecida (1999), egileak Oteiza eta haren lanarekin izan duen harreman luzeak eragindako hausnarketek sortutako 29 poemez osatua eta Oteizak marrazkiez ilustratua[6]; eta Acanto ciego / Molorrika itsu (2006) Remigio Mendibururen tailerrera 2000. urtean eginiko bisita batean lortu zuen Aurtenetxek inspirazioa 2006an Remigioren collagekin argitaratu zen lan honetarako[7]. Poesia eta artisten marrazki eta collageen arteko elkarrizketa dira.[2][8]

Áspera llama. Antología poética (1977-2006) (2012) poesia antologia Aurtenetxe berak Los cormoranes (2002), La casa del olvido (1999), La piedra acontecida (1999) eta Acanto ciego (2006).liburuetan egindako bilketa eta aukeraketaren emaitza da[8][9]. Poema gehienak frantsesez idatziak izan ziren jatorrian.[9]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan garrantzitsuenen artean:

  • Caja de silencio (1977, Ediciones Vascas).
  • Pieza del templo (1983, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa).
  • Palabra perdida = Galdutako Hitza: (1977-1989) poesía. (1990, Euskal Herriko unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua).
  • La casa del olvido (1999, Bermingham).
  • Jorge Oteiza, la piedra acontecida (1999, Bermingham).
  • Los cormoranes (2002, Bermingham).
  • Auto de fe (2003, Bermingham).
  • Acanto ciego: (Remigio Mendiburu) (2006, Bermingham).
  • Chillida, 1980-2000: Museo Chillida Leku (2007, Caixa fundazioa).
  • Pedro Txillida: pinturas-esculturas: 21 de junio al 28 de julio de 2007 (2007, Gema Llamazares, Galería de Arte)
  • Áspera llama: antología poética,1977-2006 (2012, Bermingham).
  • Allí: (poema para Henrike Knörr) (2013, Bermingham).
  • La locura del cielo (2015, El Gallo de Oro).
  • Historia de la hierba (2018, El Gallo de Oro). ISBN 978-84-16575-39-8

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fernando Aramburuː «El hombre del cartapacio». (Palabra perdida = Galdutako Hitza lanaren hitzaurrea, 1990).
  • Carlos Rojas «Los cormoranes de Carlos Aurtenetxe». (Los cormoranes lanaren hitzaurrea, 2002, Bermingham).
  • Patricio Hernándezː La palabra acontecida. (Áspera llama lanaren hitzaurrea, 2012, Bermingham).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Marculeta idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Markuleta onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b c d e Bernardo Estornes Lasa: «Aurtenetxe Marculeta, Carlos», Auñamendi Eusko Entzilopedia.
  3. Aurtenetxe, Carlos (2015) «La locura del cielo» Ediciones el Gallo de Oro.
  4. (Gaztelaniaz) ««Hago una enmienda a la totalidad y digo que hay que revocar el cielo»» El Diario Vasco 2016-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  5. (Gaztelaniaz) Maizkurrena, M.. CARLOS AURTENETXE. (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  6. (Gaztelaniaz) Muñoa, Pilar. (2006). Oteiza: la vida como experimento. Alberdania ISBN 978-84-96310-59-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  7. (Gaztelaniaz) «Un libro de Aurtenetxe celebra su encuentro poético con la obra de Remigio Mendiburu» El Diario Vasco 2006-12-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  8. a b «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).[Betiko hautsitako esteka]
  9. a b Padrón, José Luis. (2013). «Lo que nunca se dice» Huarte de San Juan. Filología y Didáctica de la Lengua. Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Poetas vascos en castellano [1]
  • Poeticas de Ixil. [2]
  • Poetas del siglo XXI [3]
  • Blas de Otero fundazioa. [4]