Bernardo Estornes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bernardo Estornes
Bernardo Estornes Lasa.jpg
Bizitza
Jaiotza Izaba1907ko maiatzaren 11
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Donostia1999ko abuztuaren 10a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Lanbidea
Lanbidea encyclopedista, idazlea eta poeta
Jasotako sariak
Kidetza Euskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza

Bernardo Estornes Lasa (Izaba, Nafarroa, 1907ko maiatzaren 11 - Donostia, 1999ko abuztuaren 10a) kulturagilea eta euskal idazlea izan zen.

Halaber, Mariano eta Jose anaia izan zituen. Marianorekin batera Auñamendi argitaletxea sortu zuen 1933an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Bernardo Estornes Anaut eta ama Eleuteria Lasa Anaut zituen. Umetan Erronkariko ibarran bizi zen, non ama eta izekoek denda zuten.

1922an Zaragozara joan zen ikastera. Hantxe Mariano anaia eta izeko batekin bizi zen erronkaritar batek zuen ostatuan. Familiakoek 1924an heldu ziren Zaragozara, Izabako denda saldu eta Zaragozan beste bat erosi zutenean.

Zaragozan euskara ikasi eta Erronkariko ibarraren historia ikertu zuen. 1927an Erronkari liburua argitaratu eta Eusko Ikaskuntzako kide bihurtu zen.

Iruñean Arturo Campion ezagutu zuen. Orduko bere ideiak foruzaleak ziren, Gamazadak bultzatuta. 1929an merkataritza-peritu bihurtu eta Eusko Ikaskuntzarako lanean hasi zuen, laster Donostiako bulegoaren zuzendari izendatua.

Donostian merkataritza akademia sortu zuen; han, ikasketak euskaraz egin zitezkeen. Eusko Ikaskuntzaren liburutegian Julio de Urquijori lagundu zion, Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV) aurrera ateratzeko.

1930eko irailean Bergaran V. Eusko Ikaskuntzaren Batzarra parte hartu zuen. Lizarrako Estatutua sortzeko bileratan ere parte hartu zuen, orduan jeltzalea zelako.

Sortuberriak ziren ikastolentzako Sabin euskalduna liburua prestatu zuen, Agustin Zumalabek euskaratua. 1933an Historia del País Basco argitaratu zuen. Hori guztia egiteko, 1933 eta 1934 artean "Beñat Idaztiak" argitaletxea eta "Zabalkundea" bilduma sortu zituen.

1935 eta 1936 artean, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco entziklopediaren berdingidak eratu zuen.

Gerra Zibila hasi eta berehala, Donostian dago anaiekin. Bitartean, Izaba bere jaioterrian falangistak Estornes anaien bila zebiltzan. Donibane Lohizunera irailaren 8an itsasontziz alde egin baino lehen, Arturo Campion bisitatu zuen, honek hilzorian zegoela. Bearnoko lehengusinak anaiak Billèren babestu zituen, Pauetik gertu. Urte hartako neguan, Alfonso, Mariano eta Bernardo anaiak Lillen espetxeratuak izan ziren.

1938an egoera politikoa zela eta Europa utzi eta Amerikarantz ihes egitea erabaki zuen. 1939ko azaroaren 8an Pauen Ignacia Zubizarreta ezkondu eta Marseille aldera joan ziren abenduan. Hartatik Santiago de Chilera ailegatu ziren 1940ko urtarrilaren 4an. Hantxe Txileko presidentea zen eta euskal jatorria zuen Pedro Aguirreren laguntza izan zuen.

1940eko azaroan alaba bat izan zuen. Txilen bertan 1941ean "Batasuna" eta 1943ean "Euzkadi" aldizkariak argitaratu zituen. 1946an beira birziklatzeari ekin zion enpresa sortu zuen. 1952an Ekin argitaletxeak Estética vasca argitaratu zuen.

1958an familia eta Mariano Estornes anaia Donostiara itzuli ziren. Hantxe Auñamendi bilduma argitaratu zuen, hasieran eta 1962ra arte Itxaropena argitaletxearen laguntzaz.

1966an euskaltzain eta Buenos Airesko Instituto Americano de Estudios Vascos erakundearen kide bihurtu zen. Bere bizitzaren azken urteetan Auñamendi Entziklopedia lantzeari ekin zion.

1992an Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]