Carlos Barral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Barral


Europarlamentaria

1986ko urtarrilaren 1a - 1987ko uztailaren 5a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: Second European Parliament (en) Itzuli

Espainiako senataria

1982ko urriaren 28a - 1989ko irailaren 2a
Barrutia: Tarragona (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Barral Agesta
JaiotzaBartzelona, 1928
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1989ko abenduaren 12a (60/61 urte)
Heriotza modua: Aorta abdominaleko aneurisma
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, politikaria, idazlea, editorea eta enpresaburua
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Madril
Jasotako sariak
Mugimendua1950eko belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza
kazetaritza
autobiografia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Sozialisten Alderdia

Carlos Barral Agesta (Bartzelona, 1928ko ekainaren 2a-Ibidem, 1989ko abenduaren 12a) gaztelaniazko poeta, argitaratzaile eta Kataluniako Sozialisten Alderdiaren eskutik Espainiako senataria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen 1950ean. Literaturan 50eko hamarkadako literatur belaunaldiko espainierazko poeta katalanen taldean sartu zuten (José Batllók Antología de la nueva poesía española (1968)) Jaime Gil de Biedma, José Agustín Goytisolo eta Pere Gimferrer poeta katalanekin batera. Bere lehen poemak Aguas reiteradas izenburuarekin inprimatu ziren. Era berean, alemaniar poesiari buruzko kritika artikuluak idatzi zituen etaRainer Maria Rilkeren Sonetos de Orfeo liburua argitaratu zuen. Dena dela, bere lehen liburu poetiko garrantzitsua Metropolitano (1957) izan zen.

Yvonne Hortet Bartzelonako goi burgesiako alabarekin ezkonduta, bost seme-alaba izan zituzten (Dánae Barral itzultzaile, ilustratzaile eta enpresaria, Dario Barral eskultorea, Marco, Alexis eta Yvonne). Bere bizitza oso lotuta egon zen itsasoarekin eta Tarraconeko Calafell kostaldeko herriarekin, bertan denboraldi luzeak ematen baitzituen.[1]

1911n bere gurasoek Seix Barral argitaletxea sortu zuten. Carlos Barralek testuliburuen enpresa familiarraren buruzagitza hartu zuenean, helbide berri bat inprimatu zion, Espainia eta Amerikaren arteko erreferentzia literario gisa, berrogeita hamar, hirurogei eta hirurogeita hamarreko kultura aurrerakoiaren klasikoak editatuz. Jaime Salinas Bonmatíren laguntzaz, nazioarteko edizioko sari bat sortu zuen, bestetik, Formentor saria alegia.[2] Argitaratzaile gisa Boom Latinoamerikarraren bultzaileetako bat izan zen, Mario Vargas Llosa, Alfredo Bryce Echenique edo Julio Cortázar bezalako egileen lanak zabalduz, nahiz eta Gabriel García Marquezen Cien años de soledad eleberria argitaratzeari uko egin.[3]

Politikan ere aritu zen PSC-PSOE alderdiaren eskutik; Tarragonako senatari izatera iritsi zen 1982an,[4] eta, 1986tik, Europako parlamentaria izan zen ere bai. 1989an, Bartzelonan hil zen. Calafellen, haren oroimenez, museo-etxe bat dago.[5]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Las aguas reiteradas (1952)
  • Metropolitano (1957)
  • Diecinueve figuras de mi historia civil (1961)
  • Usuras (1965)
  • Figuración y fuga (1966)
  • Informe personal sobre el alba (1970)
  • Usuras y figuraciones (1973)
  • Lecciones de cosas: Veinte poemas para el nieto Malcolm (1986)
  • Antología poética (1989)
  • Poesía completa (1998)

Artikuluen bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Observaciones a la mina de plomo, Barcelona: Lumen, 2002.

Argazki-liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Catalunya des del mar (1982)
  • Catalunya a vol d'ocell (1985)

Memoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Años de penitencia (1975)
  • Los años sin excusa (1978)
  • Cuando las horas veloces (1988)
  • Memorias; José María Castellet eta Alberto Oliarten hitzaurreak, Bartzelona: Península, 2001 (aurreko liburuen edizio ososa).
  • Los diarios / 1957-1989 (1993).
  • Almanaque (1999, elkarrizketa guztiak).
  • Memorias de infancia, ez osatuak eta argitaratu gabeak.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Penúltimos castigos (1983, eleberri autobiografikoa).
  • El azul del infierno (osatu gabe).

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]