Carlos Edmundo de Ory

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carlos Edmundo de Ory
Bizitza
Jaiotza Cádiz1923ko apirilaren 27a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Thézy-Glimont2010eko azaroaren 11 (87 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Leuzemia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Jasotako sariak
Mugimendua Postismoa
Genero artistikoa olerkigintza

Carlos Edmundo de Ory (Cádiz, 1923ko apirilaren 27a - Thézy-Glimont, 2010eko azaroaren 11) espainiar poeta eta narratzailea izan zen. XX. mendeko bigarren erdiko abangoardiazko higikundeen –eta batez ere postismo-aren– suspertzaile nagusietako bat. 1942an Madrila joan zen bizitzera, eta hiru urte geroago bere lehen poema bilduma argitaratzea lortu zuen: Versos de pronto (Bat-bateko bertsoak). Hala ere ez zuen kritikaren ezagutzarik jaso Félix Grande poetaren poesia antologia batean argitaratuta agertu ziren arte. Bere poemak esperientzia buhamearen eta, surrealismoan ohi denez, kontzientzia egoera aldatu baten fruitu dira, lotsagabeak beti, eta batere konbentzionalak ez. Beste lan aipagarri batzuk: Los sonetos (1963, Sonetoak); Música de lobo (1970, Otso musika); Técnica y llanto (1971, Teknika eta negarra); Lee sin temor (1976, Irakur beldur gabe); Energeia (1978); Nabla (1982) eta Soneto vivo (1988, Soneto bizia). Hitz lauz, aipagarriak dira Diario (Egunerokoa), El bosque (1952, Basoa), Kikiriquí-Mangó (1954), El alfabeto griego (1970, Greziar alfabetoa), Basuras (1975, Zaborrak) eta Nephiboseth en Onou (1973).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.