Carlos Graça
Carlos Graça | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Lisboa, 1931ko Abenduaren 22a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Lisboa, 2013ko Apirilaren 17a (81 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria eta idazlea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Movement for the Liberation of São Tomé and Príncipe/Social Democratic Party (en) ![]() |
Carlos Alberto Monteiro Dias da Graça (Sao Tome, 1931ko azaroaren 22a - Lisboa, 2013ko apirilaren 17a) saotometar politikaria izan zen. Sao Tome eta Principeko 6. lehen ministroa izan zen 1994tik 1995era.
Sao Tome eta Principe Askatzeko Mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen. 1974ko Portugalgo Krabelinen Iraultzaren ondoren, independentzia prestatu zuen trantsizio-gobernuko kideetako bat izan zen, eta 1975ean independentzia iritsi zenean, Gizarte Gaietako ministro izendatu zuten.
Herrialdea diktadura marxista-leninista bihurtzearen aurka agertu zen, eta 1977an erbesteratu behar izan zuen. Manuel Pinto da Costa presidenteak 1987an herrialdera itzultzeko eskatu zion, alderdi anitzeko demokraziarako trantsizioa prestatzeko.
Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1988tik 1990era. 1994ko hauteskundeak irabazi eta urriaren 25ean lehen ministro karguaren zina egin zuen. 1995eko abuztuaren 15etik 21ra arte kargutik kendu zuten, Manuel Quintas de Almeidak zuzendutako estatu-kolpe militar baten ondorioz. Kolpearen porrotaren ondoren, kargua berreskuratu zuen, eta bertan egon zen 1995eko abenduaren 31ra arte.