Carlos Reutemann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Reutemann

(1981)
Argentinako senataria

2015eko abenduaren 10a - 2021eko uztailaren 7a - Alejandra Vucasovich (en) Itzuli
Barrutia: Santa Fe probintzia
Governor of Santa Fe Province (en) Itzuli

1999ko abenduaren 11 - 2003ko abenduaren 11
Argentinako senataria

1995eko abenduaren 13a - 1999ko abenduaren 10a
Barrutia: Santa Fe probintzia
Governor of Santa Fe Province (en) Itzuli

1991ko abenduaren 11 - 1995eko abenduaren 11
Bizitza
JaiotzaSanta Fe1942ko apirilaren 12a
Herrialdea Argentina
HeriotzaSanta Fe2021eko uztailaren 7a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerak1 Formulako gidaria, politikaria, automobil-pilotua eta agricultural producer (en) Itzuli
Lantokia(k)Buenos Aires
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Justicialist Party (en) Itzuli

Carlos Reutemann (Santa Fe, 1942ko apirilaren 12a - ibidem, 2021eko uztailaren 7a) argentinar auto-pilotua izan zen. 1970eko hamarraldiko 1 Formulako pilotu onenetako bat. 1967an egin zuen debuta pilotu profesional gisa. 1969an, Brabham taldean sartu zen 2 Formulako lasterketetan parte hartzera. 1970ean, laugarren geratu zen Europako Txapelketan, eta bigarren eta laugarren berriro, hurrengo bi urteetan. 1974an, 1 Formulako eliteko pilotuen artean sartu zen, Ferrari taldean. Bost urte geroago, Lotus taldean sartu zen, eta, urtebete geroago, Williams britainiarrean. Azkeneko talde horrekin hirugarren postua lortu zuen munduko txapelketan, eta bigarren tokia 1981ean, Nelson Piquet puntu bakar batez nagusitu zitzaionean. 1981ean erretiratu zen. Guztira, 146 lasterketetan parte hartu zuen, eta horietako hamabi irabazi zituen. Gero, politikan sartu zen; 1991n, Santa Feko probintziako gobernadore hautatu zuten, Alderdi Justizialistako (peronista) kide zela.

Carlos Reutemann, 1 Formulako ferraria gidatzen 1978ko urriaren 1ean, AEBetako XXI Toyota Grand Prix lasterketa irabazi zuen egunean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Reutemann Aldatu lotura Wikidatan