Carlos Urkijo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carlos Urquijo

2012ko urtarrilaren 5a – 2016ko abenduaren 30a
Aurrekoa Mikel Cabieces
Ondorengoa Javier de Andrés
2004ko urtarrilaren 9a – 2004ko apirilaren 27a
Aurrekoa Enrique Villar Montero
Ondorengoa Paulino Luesma

1994ko azaroaren 30a – 2004ko urtarrilaren 13a
2005ko ekainaren 7a – 2012ko urtarrilaren 7a

1996ko martxoaren 27a – 1996ko apirilaren 9a

Jaiotza 1964ko abenduaren 30a (54 urte)
 Laudio (Araba)
Alderdi Politikoa PP
Lanbidea Politikaria

Carlos María de Urquijo Valdivielso, euskaraz Carlos Urkijo[1] izen-deiturez ezaguna (Laudio, Araba, 1964ko abenduaren 30a) Eusko Legebiltzarreko kide izan da IV., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan, PPren ordezkaritzat. Euskadiko Alderdi Popularreko Batzorde Exekutiboko zein Alderdi Popularreko Espainiako Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea da. Lan-harremanetako graduatua.

2012tik 2016era, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria izan zen. Kargu horretatik, aktak euskaraz bidaltzen dizkioten udal guztien aurka jo du auzitegietara, euskaraz ez ezik gaztelaniaz ere bidali behar dizkiotela iritzita. Udal horiek Urkijoren jarrerak euskararen ofizialtasuna zalantzan jartzen duela diote. Donostiako auzitegian, udalei arrazoi eman zieten; Bilbokoan, berriz, Urkijori.[2] Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, azkenik, aktak euskara hutsean bidali ahal izatearen aldeko epai irmoa eman zuen 2015eko urriaren bukaeran, eta Espainiako Gobernu Ordezkaritza auziaren gastuak ordaintzera zigortu.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Urkixo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Garikoitz Goikoetxea: «Euskarazko akten aldeko epai guztiei helegitea jartzen ari da Urkijo», Berria, 2015-10-16.
  3. «EAEko Auzitegi Nagusiak aktak euskara hutsean bidaltzearen aldeko epai irmoa eman du», Berria, 2015-10-30.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.