Carmen Hermosín
María del Carmen Hermosín Bono (Sevilla, 1945eko martxoaren 3a) sevillar politikari sozialista eta feminista da.[1] Emakumeen aldeko gizarte ekintzatan parte hartzen du, besteak beste, Afganistango emakumeenetan.[2]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sevillako Unibertsitatean Filosofia eta Letretako lizentziaduna da. Espainiako Alderdi Sozialistan sartu zen diktadura frankistan, 1970ean. Andaluziako lehenengoetakoa izan zen politika aktiboan parte hartzen, sozialismoa eta feminismoa sustatzeko konpromiso esplizitua hartuz, bide bateratu gisa.
Politikari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kongresuko diputatua izan da Sevillako II., III., IV., VIII. eta IX. Legegintzaldietan.[3] 1990ean, Andaluziako Parlamenturako hautatu zuten, eta Manuel Chaves Andaluziako Parlametuan Gizarte Gaietako sailburu izendatu zuen; 1994an, Gobernazio Batzordekoa zen, eta, 2000n, Justizia eta Administrazio Publikokoa.[4][5]
Batzorde Betearazle Federal sozialistako kide izan zen, eta Alfonso Perales ordezkatu zuen Erakunde Politikarako Idazkaritzan, 2006ko abenduaren 23an hil ondoren, 2008ko uztailean XXXVII. Kongresura arte. Barne Batzordeko presidentea izan zen Diputatuen Kongresuan, baita Berdintasun Batzordeko eta Konstituzio Batzordeko kidea ere.
Bere ibilbide politikoan zehar, emakumeen eskubideen aldeko borroka erakutsi zuen. 80ko hamarkadan, ugalketa-eskubideen alde jardun zuen, eta kasu jakin batzuetan abortua despenalizatu zuen lehen legea onartzen lagundu zuen. Andaluziako Juntako kontseilaria izan zenean, politika aktiboak egin zituen emakumeak Administrazioko goi-karguetan sartzeko eta genero-indarkeriaren aurkako borrokan. VIII. Legegintzaldian, diputatu gisa, hainbat legetako txostengilea izan zen, besteak beste, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako Legea. 2011n erretiratu zen.[4]
Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Luis Yañezekin ezkonduta dago, eta Felipe Gonzálezen belaunaldiko lider historiko sozialistak dira biak.ç
Betetako karguak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sevillako probintziako diputatua Diputatuen Kongresuan. (1982-1990)
- Andaluziako Parlamentuko Sevillako probintziako diputatua. (1990-2004)
- Andaluziako Juntako Gizarte Gaietako kontseilaria. (1990-1994)
- Sevillako PSOEko idazkari nagusia. (1993-2000)
- Andaluziako Juntako Gobernazio kontseilaria. (1994-2000)
- Andaluziako Juntako Justizia eta Herri Administrazio sailburua. (2000-2004)
- Sevillako probintziako diputatua Diputatuen Kongresuan. (2004-2011)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ www.psoe.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2021-08-17). «La AMJE se adhiere al manifiesto por las mujeres afganas» Asociación Mujeres Juezas de España (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- ↑ «Portavoz del Gobierno - Junta de Andalucía» web.archive.org 2008-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Sevilla, Diario de. (2018-09-23). «“Chaves es honesto y lo que está sufriendo es injusto”» Diario de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carmen Hermosín, consejera de Justicia de la Junta: «Habrá Ciudad de la Justicia, no hay marcha atrás»» sevilla 2004-02-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa: Sortutako kargua |
Andaluziako Juntako Gizarte Gaietako kontseilaria 1990-1994 |
Hurrengoa: Ramón Marrero Gómez |
Aurrekoa: Francisco Moreno Franco |
Sevillako PSOEko idazkari nagusia 1993-2000 |
Hurrengoa: Luis Pascual Navarrete Mora |
Aurrekoa: Ángel Martín-Lagos Contreras |
Andaluziako Juntako Gobernazio sailburua 1994-2000 |
Hurrengoa Alfonso Perales Pizarro |
Aurrekoa: Sortutako kargua |
Andaluziako Juntako Justizia eta Herri Administrazio sailburu 2000-2004 |
Hurrengoa: Jesús María Rodríguez Román |
Aurrekoa: Alfonso Perales |
PSOEko Erakundeekiko Harremanetarako eta Politika Autonomikorako Idazkaria 2006-2008 |
Hurrengoa Mar Moreno |
- 1945eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Sevillarrak
- Emakume politikariak
- Andaluziako politikariak
- Espainiako politikariak
- Espainiako Langileen Alderdi Sozialistako politikariak
- Espainiako diputatuak IX. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VIII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IV. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak III. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak II. legegintzaldian