Carolina Henriette MacGillavry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carolina Henriette MacGillavry
Bizitza
JaiotzaAmsterdam1904ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaAmsterdam1993ko maiatzaren 9a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaAmsterdamgo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, unibertsitateko irakaslea eta kristalografoa
Enplegatzailea(k)Amsterdamgo Unibertsitatea
Amsterdamgo Unibertsitatea  (1947ko urtarrilaren 1a -  1950eko maiatzaren 5a)
Amsterdamgo Unibertsitatea  (1950eko uztailaren 1a -  1956ko irailaren 17a)
Amsterdamgo Unibertsitatea  (1956ko irailaren 17a -  1972ko maiatzaren 1a)
KidetzaArteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Carolina Henriette Mac Gillavry (Amsterdam, 1904ko urtarrilaren 22a - ibidem, 1993ko maiatzaren 9a) Holandako kimikari eta kristalografo ospetsua izan zen. Oso ezaguna da kristalografiako difrakzioaren erabileran egindako aurkikuntzengatik.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mac Gillavry familia intelektual batean jaio zen — aita garuneko zirujau nabarmena izan zen, eta ama irakaslea —. Sei seme-alabetatik bigarrena izan zen. 1921ean kimikako ikasketak hasi zituen Amsterdamgo Unibertsitatean, eta garai hartan berria zen mekanika kuantikoaren alorrean interesatu zen. 1932an ikasketak amaitu eta Andreas Smits kimikariaren laguntzaile bezala aritu zen. Johannes Bijvoeten adiskide ere izan zen, kristalografiaz interesatuta baitzegoen.[2]

1937an doktore tesia defendatu zuen gai honi buruz. Geroago, Anton Eduard van Arkel zientzialariaren laguntzaile izan zen Leidenen, baina Bijvoetek urte horretan bertan Amsterdamgo bere kristalografia laborategira itzultzeko eskatu zion. Bijvoetekin batera, difrakzioaren erabilera garatu zuen kristalografian. Kimika ez-organikoaren arloan ere egin zituen ikerketak.[2]

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, metodo zuzenaren aurkitzaileetako bat izan zen, Harker Kasper-en desberdintasuna erabiliz egitura kristalinoak zehazteko erabil zitekeen kalkulu prozedura berri bat. Lan horri esker, ospe handia izan zuen nazioarteko mailan. 1948an Ray Pepinskyrekin lan egin zuen Auburn Alabaman urtebetez. Philips konpainiak ere interesa agertu zuen solidoen kimikaren arloan egindako lanagatik.[3] Ondoren, 1957. urte inguruan, Amsterdamgo Unibertsitateko irakasle izatera pasa zen, eta bertan bere nazioarteko harremanak aprobetxatu zituen bere ikasleen mesedetan.[4]

Mundu anglohiztunean, Mac Gillavryk ospea lortu zuen Escherren obran oinarritutako Symmetry aspects of M. C. Escher's periodic drawings liburuagatik.[1][5] Liburuak artista nederlandar ospetsu honen lanen gaineko mundu mailako arreta erakarri zuen. Carolina J.H. Nieuwenhuizen otorrinolaringologoarekin ezkondu zen 1968an. 1972an eszena zientifikotik erretiratu zen.[2][6]

1993ko maiatzaren 9an hil zen Amsterdamen eta Utrechten dago lurperatuta.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A Smits-ekin: Experiences sur l'activité du plomb provenant du toit de l'observatoire a Paris, Amsterdam: s.n., 1929.
  • Röntgendiffractie van veel-kristallen : de kristalstructuur van eenige diamminen, dissertatie 1937, Muusses, Purmerend.
  • Bijvoet, J.M.-rekin: overzichtartikelen in Nederlandsch Tijdschrift voor Natuurkunde, nrs. 15 t/m 18
  • Bijvoet, J.M.-rekin: in Chemisch Weekblad, nr. 36
  • Bijvoet, J.M. eta N.H. Kolkmeijer-ekin: Röntgenanalyse van kristallen, tweede dr., 1948; Duitstalige uitgave: Röntgenanalyse von Krystallen, Berlin Springer 1940; Engelstalige uitgave: X-ray analysis of crystals, New York, Interscience Publishers, 1951.
  • De kristallografie en haar beoefenaars, inaugurele rede KNAW, 1950
  • Metodo zuzenari buruzko ekarpena Pepinsky-n (ed), Computing methods and the phase problem in x-ray crystal analysis, 1952
  • Gerard D. Rieck eta Kathleen Lonsdalekin, International tables for x-ray crystallography. Vol. III. Physical and chemical tables, Birmingham : Kynoch press, 1962
  • Symmetry aspects of M.C. Escher's periodic drawings, International Union of Crystallography, 1965 en vele latere drukken, maakte het werk van de kunstenaar Maurits Cornelis Escher in de VS bekend.
  • J.C. Bart-ekin: The crystal and molecular structure of canthaxanthin, Acta crystallographica. Section B: Structural crystallography and crystal chemistry, 1968 Dec 15; 24(12): 1587-606
  • Afscheidscollege, s.l. : s.n., 1972
  • Fantasy & symmetry : the periodic drawings of M.C. Escher, New York : H.N. Abrams, 1976
  • The polyhedron in A. Dürer's Melencolia I. An over 450 years old puzzle solved?, 1981 over het raadsel van het kristal op de beroemde Dürer-prent Melencolia I
  • Gerard D. Rieck eta Kathleen Lonsdalekin: Physical and chemical tables, Dordrecht, Reidel, 1983 en latere drukken en uitgaven
  • Hidden symmetry in: M.C. Escher: art and science. Onder red. van H.S.M. Coxeter e.a., Amsterdam 1985, 69-80
  • The symmetry of M.C. Escher: "impossible" images (in: Computers & Mathematics with Applications 12B (1986) 123-138).
Carolina Macgillavry kalea, Watergraafsmeer.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1950ean Herbehereetako Errege Akademiako Arte eta Zientzien Akademian izendatu zuten lehen emakumea izan zen.[7]
  • Herbehereetako Watergraafsmeer-eko kale bati bere izena jarri diote.
  • Science Park Amsterdamerako sarbide nagusiak MacGillavryren izena du: Carolina MacGillavrylaan.
  • Amsterdameko Unibertsitateak MacGillavry kontratazio programa bat sortu zuen emakumezko talentu zientifikorako. 2019an, 7 emakume izendatu zituzten Zientzia Fakultatean bekadun gisa testuinguru honetan.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-01-22). «Carolina Henriette Mac Gillavry, química» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  2. a b c Bruinvels-Baker, M.Th.. "MAC GILLAVRY, Carolina Henriette (1904-1993)". resources.huygens.knaw.nl.
  3. (Ingelesez) Harvey, Joyce; Ogilvie, Marilyn. (2000-07-27). The Biographical Dictionary of Women in Science: Pioneering Lives from Ancient Times to the Mid-Twentieth Century. Taylor & Francis ISBN 978-0-203-80145-1. (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  4. «Carolina MacGillavry: Zeventig jaar vrouwen binnen de Akademie — KNAW» web.archive.org 2020-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  5. MacGillavry, Caroline Henriette. (1965-01-01). Symmetry Aspects of M.C. Escher's Periodic Drawings. (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  6. MacGillavry, Caroline H.. (1986-01-01). «The symmetry of M. C. Escher's “impossible” images» Computers & Mathematics with Applications 12 (1, Part B): 123–138.  doi:10.1016/0898-1221(86)90146-X. ISSN 0898-1221. (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  7. «Carolina MacGillavry: Zeventig jaar vrouwen binnen de Akademie — KNAW» web.archive.org 2020-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  8. (Nederlanderaz) Amsterdam, Universiteit van. (2019-10-28). «Zeven MacGillavry Fellows aangesteld» Universiteit van Amsterdam (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]