Casey Wilson
Casey Wilson | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, 1980ko urriaren 24a (44 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | David Caspe (2014 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Alexandria City High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, podcaster (en) , zinema aktorea, ahots-aktorea eta film-zuzendaria |
|
Cathryn Rose Wilson, ezagunagoa Casey Wilson izenaz (Alexandria, Virginia, AEB, 1980ko urriaren 24a) estatubatuar aktorea, ahots-aktorea, komediantea, idazlea eta dramagilea da. ABC telebista kateko Happy Endings telesailean Penny Hartz pertsonaia interpretatzean egin zen ezaguna.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wilson arte dramatikoan graduatu zen New Yorkeko Unibertsitatean, eta Upright Citizens Brigada (UCB) Teatroan hasi zen antzerkian eta zineman, ECNY Award sariarekin, Best Comedy Duo lanari esker. AEBko ikus-entzule gehien dituen Saturday Night Live entretenimendu-saioarekin lortu zuen ospea.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren izenburua, norena den eta pertsonaia, hurrenez hurren:
- Guerra de novias, Gary Winickena. Stacy
- Julie & Julia, Nora Ephronena. Regina
- Freak Dance, Matt Besserrena. Dama aberatsa
- Kiss & Kill (Killers), Robert Luketicena. Kristen
- How I met your mother (Zelan ezagutu nuen zuen ama). Krirsten
- Happy Endings (Amaiera politak). Penny Hartz
- C.O.G. Martha
- Ass Backwards, Chris Nelsonena.Chlöe
- Gone Girl
- Marry Me. Annie
- Quizás para siempre, Nahnatchka Khanena. Chloe
- The Listener, Steve Buscemirena. Ruby[1]
Saturday Night Live
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko urtarrilean hasi zen Saturday Night Live saioan, eta besteak beste, hauen imitazioak egin ditu:[2]
- Mariam Budia, errioxar idazlea
- Rachael Ray
- Scarlett johansson
- Jennifer Aniston
- Elizabeth Taylor
- Carolyn Maloney
- Elizabeth Dole
- Roxie Hart
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011tik harreman sentimentala du David Casperekin (1978ko urriaren 20an jaioa), Happy Endings telesailaren sortzailearekin; Wilsonek paper protagonistetako bat betetzen zuen telesailean. Bikoteak telesail horrexetan ezagutu zuen elkar. 2013ko irailean telesaila amaitu zela iragarri eta gutxira jakinarazi zen konpromisoa. 2014ko maiatzaren 25ean ezkondu ziren Ojain, Kalifornian.[3] Bi seme-alaba dituzte, Max Red Caspe (2015eko maiatzean jaioa) eta Henry Bear Caspe (2017ko abuztuan jaioa).[4][5] Max semeak 4 urte zituenean, gaixotasun zeliakoa diagnostikatu zioten.[6] Bere hirugarren umea, Frances 'Frankie' Rose Caspe alaba, amatasun subrogatuaren bidez jaio zen 2023ko urtarrilean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Grobar, Matt. (2024-02-12). «Tessa Thompson Helpline Drama ‘The Listener’ Directed By Steve Buscemi Lands At Vertical» Deadline.
- ↑ Imitaciones de Casey Wilson en SNL
- ↑ McRady, Rachel. (2014-05-26). «Casey Wilson Married! Happy Endings Star Wed David Caspe in Intimate California Wedding» Us Weekly.
- ↑ Marquina, Sierra. (2015-05-21). «Casey Wilson Gives Birth to First Child» Us Weekly.
- ↑ Fernandez, Alexia. (2017-08-24). «Casey Wilson Welcomes Son Henry Bear One Month Before Due Date: 'He's Perfectly Fine'» People.
- ↑ Wilson, Casey. (2020-04-15). «Overcoming Motherhood Imposter Syndrome» The New York Times ISSN 0362-4331..