Castle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Castle
250x250px
Formatua Telesaila
Iraupena 43 minutu
Egilea Andrew W. Marlowe
Protagonistak Nathan Fillion
Stana Katic
Susan Sullivan
Molly Quinn
Jon Huertas
Tamala Jones
Seamus Dever
Ruben Santiago-Hudson
Penny Johnson Jerald
Herria {{{herria}}}
TB katea ABC
Emisioa 2009ko martxoaren 9a
Urtarrilak 12
Atalak 151 (orain arte)

Castle Ameriketako Estatu Batuetan sorturiko telesail bat da, Kanadako Nathan Fillion eta Stana Katic aktoreek protagonizatua. Telesaila jatorriz Estatu Batuetako ABC kateak emititzen du, eta 2009ko martxoaren 9an estreinatu zen. Espainian, 2009ko ekainaren 29an estreinatu zen, eta Cuatro, Divinity eta AXN kateek ematen dute. 2013ko irailaren 23an, seigarren denboraldia estreinatu zuen ABC kateak; AXNk (Espainia) berriz, urriaren 7an. Orain (2015), telesail famatu hau dagoeneko zazpigarren denboraldian doa.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard Castle idazle famatuari, inspirazioak agortzen zaizkio baina bere eleberrietako hilketak imitatzen hasten den serie-hiltzaile bati esker, berriro lortu egiten du inspirazioa, hilketa horien susmagarri bihurtzen baita New York-eko poliziarentzat. Horren ondorioz, hilketa horretan lanean hari diren detektibeekin hasten da lan egiten, oso burutsua dela frogatzen duelako batez ere. Kasu horretan, Kate Beckett (Stana Katic) detektibearekin batera egiten du lan. Kasua amaitzean, Beckett detektibean bere liburuentzako inspirazio berria lortu duela dio, horregatik Becketti jarraitzen hasten da kasu berrietan, New Yorkeko polizia berriak nola jarduten duen informatzeko. Hori dela eta, hiriko alkateak eta polizia etxeko zuzendariak, talde horretan lanean jarraitzea onartzen diote denbora lusez.

Telesaila, oso kasu desberdinei buruz doa, baina batez ere bi protagonisten arteko erlazioaz hitz egiten du, gutxinaka, erlazio erromantikoa bihurtzen den arte. 2012ko maiatzaren 7an estreinatu zen atalean,"Always" deiturikoa, Castle eta Beckett azkenean elkartu egiten dira bikote bezala. Gaur egun, dagoeneko, 7. denboraldian doa telesaila.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Richard Castle - Nathan Fillion
  • Kate Beckett - Stana Katic
  • Javier Esposito - Jon Huertas
  • Kevin Ryan - Seamus Dever
  • Martha Rodgers - Susan Sullivan
  • Alexis Castle - Molly C. Quinn
  • Lanie Parish - Tamala Jones
  • Victoria Gates - Penny Johnson Jerald
  • Roy Montgomery - Ruben Santiago-Hudson

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.