Castries

Koordenatuak: 14°01′N 60°59′W / 14.02°N 60.98°W / 14.02; -60.98
Wikipedia, Entziklopedia askea
Castries
Castries
hiriburua
Administrazioa
Herrialdea Santa Luzia
Quarter (auzoa)Castries
Izen ofizialaCity of Castries
Jatorrizko izenaCastries
Geografia
Koordenatuak14°01′N 60°59′W / 14.02°N 60.98°W / 14.02; -60.98
Map
Azalera79 km²
Altuera2
Demografia
Biztanleria70.000 (2013)
Metropolia70,000
Dentsitatea886,08 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1650
Ordu eremuaUTC−04:00 eta America/St_Lucia (en) Itzuli
Hiri senidetuakTaipei
http://castriescitycouncil.org/index.htm

Castries[1] (ˈkæstriːz ahoskatua) Santa Luziako hiriburua da. 10.634 biztanle ditu, inguruan dauden herriak batuz 37.963. Izen bereko auzoaren[2] hiriburua da. Quarter edo auzoak 61.341 biztanle ditu guztira, 79 kilometro koadrotan. Uhartearen ipar-mendebaldeko kostaldean, estatu honetako bizitza bertan kontzentratzen da.

Hiriaren goiburua Statio Haud Malefida Carinis ("Itsasontzientzako portu segurua") da[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karibear herriaren lurrak, hiria frantsesek sortu zuten 1650ean; orduan Carénage ("ainguraleku segurua") izena ipini zioten baina 1756an izena aldatu zioten Charles Eugène Gabriel de la Croix, Càstiasko markesaren omenez. Okzitaniako herri hori Castries deitzen da frantsesez eta aipatu pertsonaia Frantziako Itsas Armada ministroa izan zen.

1651n Vigien sortutako lehen gunea 1780an utzi zuten, urakan izugarri batek jota.

Uhartea 1814an geratu zen Erresuma Batuaren eskuetan; 1803tik 1844ra britainiarrek itsas armadarako portu garrantzitsua egin zuten eta gotorlekuak eraiki zituzten Morne Fortunen, portuaren gainean dagoen mendian alegia. 1844rako Castriesek 4.000 bat biztanle zituen.

Bigarren Mundu Gerran alemaniar urpekontzi batek aliatuen bi itsasontzi urperatu zituen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria gaur egun polder edo itsasoari irabazitako lur batzuen gainean garatzen ari da. Plano hipodamikoa du. Suteen ondorioz hiru aldiz (1796, 1813, 1948) berreraiki behar izan den hiria da.

Hiriburua izanik gobernuaren bulegoak daude, baita Santa Luziako postetxe nagusia ere. Uharteko merkataritza mugimendu gune gakoa da eta nazioarte mailakoa ere hartzen du. Erlijio aldetik artzapezpiku katoliko baten egoitza da[4].

Eskualde mailako instituzio batzuen egoitza da: Ekialdeko Karibeko Estatuen Erakundearen[5] idazkaritza eta honek eratu duen Ekialdeko Karibeko Epaitegi Gorena[6].

Castriesgo portua.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castriestar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castries ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Ingelesez quarter, estatu honetako banaketa administratibo nagusia da.
  3. http://castriescitycouncil.org/history.htm
  4. Santa Luziaz gain artzapezpiku honek Dominika, Grenada, Saint Vincent eta Grenadinak, Saint Kitts eta Nevis, Montserrat, Angila eta Birjina britainiar uharteak ere hartzen ditu bere baitan.
  5. Ingelesez Organisation of Eastern Caribbean States (OECS).
  6. Ingelesez Eastern Caribbean Supreme Court (EACS)
  7. (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]