Grenada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Grenada
Grenada
Bandera Armarria
Goiburua: Ever conscious of God we aspire, build and advance as one people
Ereserkia: Hail Grenada

Errege ereserkiaGod Save the Queen
Hiriburua
eta hiri handiena
Saint George's
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Herritarra grenadar[1]
Gobernua Monarkia parlamentarioa
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Gobernadorea Cécile La Grenade
 -  Lehen ministroa Keith Mitchell
Independentzia
 -  Erresuma Batutik 1974ko otsailaren 7a 
Azalera
 -  Guztira 348.5 km2 (185.)
 -  Ura (%) 1,6
Biztanleria
 -  2016[2] zenbatespena 107.317 (185.)
 -  Dentsitatea 318,58 bizt./km2 (45.)
Dirua Ekialdeko Karibeko dolar (XCD)
Ordu-eremua UTC (UTC-4)
Aurrezenbakia 1-437
Internet domeinua gd

Grenada[1] (ingelesez: Grenada, ɡrɨˈneɪdə ahoskatua) Karibeko estatu burujabea da, Commonwealtheko kidea, Karibe itsasoaren hego-ekialdean kokaturik dagoena; Grenada uhartea eta Grenadinak artxipelagoko sei uharte txiki hartzen ditu. 1974 arte Erresuma Batuaren mende egon zen. 318,6 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 107.317 biztanle zituen.[2] Hiriburua eta hiri handiena Saint George's da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grenada Haizealdeko uhartediko hegoaldeneko uhartea da. Venezuelaren iparraldetik 160 bat kilometrora dago, Karibe itsasoaren hego-ekialdean. Grenadinak uhartediko beste sei uhartek osatzen dute herrialdea: Carriacou (27,5 km²), Saline (0,3 km²), Frigate (0,4 km²), Ronde (3,2 km²), Large (0,5 km²) eta Martinika Txikia (3,7 km²).

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai Grenada uhartea, bai estatua osatzen duten beste uharte txikiak sumendi-jatorrikoak dira. Sumendi kate batek zeharkatzen du Grenada uhartea iparretik hegora, baso sarriz estalia. Mendi horietatik sortzen diren ibaiek oso lur emankorreko ibarrak eratzen dituzte. Sumendirik garaiena Saint Catherine da (840 metro) eta itzalita dago aspaldi. Sumendi horietako krater batzuetan aintzirak eratu dira: Grand Étang eta Antoine dira handienak.

Kostaldea oso hautsia da, eta sartu-irten asko ditu. Hegoaldean ugari dira badiak, hondartzak eta portu naturalak. Horietako batean, Grand Anse izenekoan, dago hiriburua.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima tropikala du, tenperatura epel eta beti beretsuekin itsas haizeen eraginarengatik, eta euritsua da udan. Aldian behin, urakanek hondamendi handiak eragiten dituzte etxebizitzetan eta lursailetan. Hezetasun handiko ingurunea izanik, oihan tropikal sarriak estaltzen du uharte osoa, nekazaritzarako luberritu diren sailetan izan ezik. Lurra oso aberatsa da, eta landaretza eta fauna oso oparoak. Haize erauntsiak izaten dira batzuetan, kalte handiak eragiten dituztenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatubatuar soldaduak Grenadan 1983an

1498an, Kristobal Kolonek uhartea ikusi zuen lehenbizikoz. ingelesak uhartean kokatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. 1650ean, frantsesak Karibeko amerindiarrei erosi egin zieten uhartea. 1783an, uhartea Britainia Handiari laga zioten. 1877an, Britainia Handiko koroaren kolonia bihurtu zen.

1974an, herrialdeak independentzia lortu zuen Commonwealthen baitan jarraituz, eta 1979an, ezegonkortasun politikoaren ondorioz, Maurice Bishop buruzagi ezkertiarrak lortu zuen boterea. Barbadosek, Dominikak eta Estatu Batuek ez zuten begi onez ikusi Bishopen sozialismoa eta Kubarekin zuen kooperazioa eta aldarrikaturiko Herri Gobernu Iraultzailea. New Jewel boterean zegoen alderdi politikoaren fakzio komunistak, Bernard Coardrekin leiala zenak, estatu kolpea eman zuen, eta Bishop hilarazi zuten 1983ko urriaren 19an. Sei egun geroago, Estatu Batuetako eta Karibe itsasoko beste sei herrialdeetako armadek Grenada inbaditu zuten, Premiazko amorru bizia zeritzon operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta Kubako aholkulariak preso hartu zituzten. Hurrengo urtean, hauteskundeak egin zituzten.

1983-1985 urteetan, Estatu Batuetako armadak utzi zuen uhartea. 1984an hauteskundeak izan ziren eta, hala, gobernu demokratikoa ezarri zen berriz Grenadan. Hauteskunde haietan Alderdi Nazional Berriko burua, Herbert Blaize, atera zen lehen ministro. Blaizek ekonomiak gora egin zezan lortu zuen hurrengo urteetan, turismoan oinarrituta gehienbat. Urte haietan uharteko arazo nagusiak gazteen langabezia, gaizkiletza eta droga trafikoa ziren. Blaize 1989an hil zen, eta Ben Jonesek (Alderdi Nazionalekoa) hartu zuen haren lekua, enpresaburuen eta lurjabe handien babesarekin.

1990eko martxoaren 13an, hauteskunde orokorrak egin ziren eta Nicholas Braithwaite atera zen garaile, Estatu Batuen begiko hautagaia. 1994ko datuen arabera, langabezia %30 ingurukoa zen eta emigrazio handia zegoen. Bananaren, kokoaren, zuraren eta intxaur muskatuaren nazioarteko prezioen gainbeherak bazuen zer ikusirik horretan. 1995eko martxoan eta apirilean grebak egin ziren ekonomiaren sektore nagusietan (hoteletan eta azukre kanabera eta kakao sailetan). Turismoa, nekazaritzarekin batera, ekonomiaren oinarri nagusia izan arren, Grenada ez zegoen Karibeko beste uharte batzuekin lehian aritzeko moduan.

1995eko hauteskunde orokorretan Alderdi Berri Nazionalak irabazi zion gobernuko Kongresu Nazional Demokratikoari, eta baita 2003ko hauteskundeetan ere. 1996ko maiatzean, elkarren laguntzarako hitzarmenak eta estradizioenak izenpetu zituen Estatu Batuekin, droga trafikoaren kontrako kanpainaren barruan. Apirilean, Grenada eta Kuba harremanetan hasi ziren berriro, Estatu Batuen 1983ko inbasioaz geroztik etenda baitzeuden. Lehen ministro Keith Mitchelek bisita ofiziala egin zuen Kubara, eta elkarren laguntzarako hitzarmena izenpetu zuen Kubako bere kidearekin. 2004. urtean, Ivan urakanak izugarrizko kalteak eragin zituen Grenadan, etxeen %90 desegin zituen; hala ere, oso bizkor berregin zen.

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grenadako parrokiak.

Commonwealth erakundeko kidea denez gero, Elisabet II.a erregina da estatuburua; gobernadore nagusia da haren ordezkaria. Lehen ministroa da gobernuburua; gobernadore nagusiak izendatzen badu ere, legebiltzarrean gehiengoa duen alderdiaren burua izan ohi da. Legebiltzarra ganbera bikoa da; Senatuak 13 kide ditu (10 gobernuak hautatuak, eta 3 oposizioak), eta Ordezkarien Ganberak 15 kide, ororen bozkatzez aukeratzen direnak bost urtetik behin.[3]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grenada sei parrokia eta dependentzia batean (Carriacou eta Martinika Txikia) banaturik dago. Parrokiak hauek dira:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an 107.317 biztanle zituen.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %24 dira, 15-24 urte bitartekoak %15, 25-54 urte bitartekoak %40,4, 55-64 urte bitartekoak %10,5 eta 65 urtetik gorakoak %10,1. Bizi itxaropena 74,5 urtekoa da, 71,9 urtekoa gizonezkoena eta 77,4 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[3] Biztanle gehienak kostaldean eta hiriburuan bizi dira.

Banaketa etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko biztanle gehienak (%82,4 2011) beltzak dira, Afrikatik eraman zituzten esklaboen ondorengoak. %13 mulatoak edo mestizoak dira, eta %2,2 asiarrak.[3]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofiziala ingelesa da, baina frantses kreolera ere erabiltzen da.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

%49,2 protestanteak dira, %36 katolikoak, %1,2 Jehovaren lekukoak, %1,2 rastafariak, eta %5,7 erlijio gabeak (2011ko datuak).[3]

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint George's (4.315 biztanle) eta Grenville (2.400 biztanle) dira hiririk handienak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grand Anse hondartza, St. George

Ekonomiaren oinarri nagusiak nekazaritza eta turismoa dira. Batez ere, zitrikoak, banana, anana, azukre kanabera, kakaoa, kokoa, kopra eta kotoia lantzen dira, banilla, iltzea, intxaur muskatua eta beste bizigarri batzuez gainera.

Lehen sektorean, abeltzaintza, arrantza (soinberak eta oskoldunak) eta basogintza ez daude oso aurreratuta, eta nekazaritzak baino pisu gutxiago dute nazioaren ekonomian. Dagoen industria apurra nekazaritzako eta arrantzako gaiak eraldatzen dituen janari industria da. Ez dago mearik, ez energia sortzeko baliabiderik. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du nazio ekonomian. Baina langabetuen kopurua oso handia da (biztanleen heren bat), eta NPGa Karibeko apalenetako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grenada Aldatu lotura Wikidatan



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)