Celestina Popa
Celestina Popa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ploiești, 1970eko uztailaren 12a (54 urte) |
Herrialdea | Errumania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errumaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Celestina Popa (Ploiesti, Errumania, 1970eko uztailaren 12a) erretiratutako gimnasta artistiko errumaniarra da; 1988an txapeldunorde olinpikoa izan zen taldekako lehiaketan.[1][2]
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montrealgo Munduko Txapelketan, 1985ean, zilarra eskuratu zuen taldekako lehiaketan, Sobietar Batasunaren atzetik eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik. Taldekideak: Laura Cutina, Eugenia Golea, Daniela Silivas, Ecaterina Szabo eta Camelia Voinea izan ziren
1987
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rotterdameko 1987ko Munduko Txapelketan, taldekakoan urrea eskuratu zuen, Sobietar Batasunaren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik, Aurelia Dobre, Daniela Silivas, Ecaterina Szabo, Camelia Voinea eta Eugenia Golea lagun zituela.
1988
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988an, Seulgo (Ipar Korea) Olinpiar Jokoetan zilarra eskuratu zuen taldekakoan, Sobietar Batasunaren ondoren, eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik (brontzea). Taldekideak: Aurelia Dobre, Eugenia Golea, Gabriela Potorac, Daniela Silivas eta Camelia Voinea izan ziren.