Edukira joan

Certallum ebulinum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Certallum ebulinum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
GeneroaCartallum
Espeziea Certallum ebulinum
Linnaeus, 1767

Certallum ebulinum Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1767an deskribatu zuena. Mediterraneoaren inguruan arukitzen da, hala Europa hegoaldean nola Afrika iparraldean, baita Euskal Herrian ere.[1]

Tamaina txikiko kakalardoa da, 5 eta 12 mm artekoa[2]. Gorputz iluna du, distira urdin edo berde metalikoak dituena. Pronotoa odol kolorekoa edo gorrindola du. Ile finak ditu gorputzean zehar barreiatuta[2]. Hankak eta burua beltzak dira.

Antena luzeak ditu. Antenetako lehenengo artejoa besteak baino lodiagoa da.[2]

Egunargiko jarduera dute eta hainbat landareren (Brassicaceae, Apiaceae, Lamiaceae...) polenaz elikatzen dira.[2]

Helduak otsaila eta uztaila artean ikusten dira lorez lore. Emeek lore horietako zurtoin eta sustraietan jartzen dituzte arrautzak eta landareen barnean garatzen dira beldarrak. Urebeteko bizi-zikloa osatzen dute, baina ohikoa da bi urtetakoa ere osatzea.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c d «Certallum ebulinum | Animalandia» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).
  3. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Certallum ebulinum (Linnaeus, 1767)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2024-12-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]