Château-Pignongo gudua

Koordenatuak: 43°4′39″N 1°15′33″W / 43.07750°N 1.25917°W / 43.07750; -1.25917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Château-Pignongo gudua
Konbentzioaren Gerra
Mendebaldeko frontea
Data1793ko ekainaren 6a
LekuaChâteau-Pignon gotorlekua, Eiheralarre,  Nafarroa Beherea
Koordenatuak43°4′39″N 1°15′33″W / 43.07750°N 1.25917°W / 43.07750; -1.25917
EmaitzaEspainiar garaipena
Gudulariak
 Espainia Frantzia Lehen Errepublika
Buruzagiak
Pedro Caro Bon-Adrien Moncey
Indarra
1.800 700
Galerak
1.200 hildako 100 hildako
200 zauritu

Château-Pignongo gudua, Konbentzioaren Gerran, 1793ko ekainaren 6an frantziar eta espainiar armadak egindako gudua izan zen.

Baigorriko gudua baino hiru egun aurrerago, Eiheralarre inguruko mendietan, aurrekari moduan 700 frantziar baionetaz 1.800 espainiarren erasoari aurre egin zuten. Behe-lainoa aprobetxatuz, Pedro Caro jeneralak artilleria-zutabe batzuk bidali zituen frantziar kanpamenduaren aitzindari-talde ustekabez harrapatzera. Bertan Bon-Adrien Jeannot de Monceyk zuzendutako euskal ehiztariak zeuden. Honek lehenengo tiroketaz ohartu zenean, Genetière jeneral abisatu eta Mendihelza parean bidean sartu ziren.

Espainiar gudaroste batek, 6 kanoien laguntza zuena, mugimendua oztopatzeko ahalegina egin zuen baina Monceyk, Jean Boudet kapitainak zuzendutako Bordeleko konpainia batek lagundurik, aurreratu eta artilleroak eraso zituen.

Lainoa garbitu zenean, espainiarrek frantsesen kopuruaz ohartu ziren eta 4 kanoi eta obus bien laguntzaz erasoari ekin zioten. Lerroa zabaldu zuten frantziar gudarostea setiatzeko asmotan. Monceyk gorriak ikusi eta atzera egiteko agindua eman zuen. Château-Pignonen zegoen kanpamendua defendatzen zuten errekluta berriek espainiar obusen beldur zeuden eta ez zuten itxaron euskal ehiztariak ailegatu arte. Hala ere, granadari-konpainia batek etsaia aurre egin zuen eta hiru ordu mantendu zuen suaren bizkortasuna.

Espainiar infanteria arinak gudu-zelaiaren eskuinalderantz jo eta frantziar atzera-egite behartu zuen. Monceyk, Genetièrek lagunduta, alferrik saiatu zen iheslariak gelditzea. Frantziarrak setiaturik egotekotan ziren eta arrapaladan bilatu zuten babesa Donibane Garaziko kanoipean. Espainiar garaipena pirrikoa izan zen: Château-Pignon gotorlekua hartu zuten baina 1.200 soldadu galduz. Frantziarrek, berriz, 100 hildako eta 200 zauritu izan zituzten. Moncey kapitainak bere ibilbidearen gudu ospetsuenetariko bat izan zen[1]. Carok ekainaren 18an utzi zuen gotorlekua.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. A. Lievyns, Jean Maurice Verdot, Pierre Bégat. (1842). Fastes de la Légion d'honneur, biographie de tous les décorés accompagnée de l'histoire législative et réglementaire de l'ordre. 1.
  2. thvn.free.fr

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.