Edukira joan

Bon-Adrien Jeannot de Moncey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bon Adrien Jeannot de Moncey» orritik birbideratua)
Bon-Adrien Jeannot de Moncey
20. Governor of Les Invalides (en) Itzuli

1833ko abenduaren 17a - 1842ko apirilaren 20a
Jean-Baptiste Jourdan - Nicolas Oudinot
Frantziako parea


Kontseilu Orokorreko kide

Bizitza
JaiotzaMoncey1754ko uztailaren 31
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1842ko apirilaren 20a (87 urte)
Hobiratze lekuaVault of Governors (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra eta militarra
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des sciences, belles-lettres et arts de Besançon et de Franche-Comté (en) Itzuli
Genero artistikoabiografia
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Indar Armatuak
GraduaInperioko mariskal
Parte hartutako gatazkakKonbentzioaren Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra
Napoleondar Gerrak

Find a Grave: 22065 Edit the value on Wikidata

Bon-Adrien Jeannot de Moncey (Palise, 1754ko uztailaren 31Paris, 1842ko apirilaren 20a), Coneglianoko dukea, frantziar militar eta politikaria izan zen, 1804an Inperioko mariskal izendatua.

Besançongo abokatu baten semea zen. Gaztaroan, bi aldiz saiatu zen Frantziako Armadan sartzen, baina aitak galarazi zion. Azkenik, 1778an bere nahia bete ahal izan zuen. 1791n, kapitaina zela, bat egin zuen Frantziako Iraultzarekin.[1] 1793an, Konbentzio Gerraren hasieran, Euskal Ehiztarien buruzagia izan zen. Egindako lan onaren sari, jeneral izendatu zuten 1794ko otsailean. Urte bereko uztailean, Armada Errepublikanoaren buru, Baztan inbaditu eta Bidasoa zeharkatu zuen; Irun, Hondarribia, Pasaia eta Donostiak borrokatu gabe kapitulatu zuten.[2] Operazio horiek bakea eskatzera behartu zuten Espainiako gobernua.[1]

Konbentzio Gerra amaitu ondoan kargu handiak izan zituen, baina 1799an gobernuak kaleratu zuen, erregezalea zelakoan. Brumaireko estatu-kolpearen ostean, armadara itzuli zen. Napoleonen 1800eko Italiako kanpainan armada gorputz bat Suitzatik Italiara eraman zuen, eta zailtasun handiak gainditu behar izan zituen zaldiak eta armak San Gotardo pasabidean (2.109 metro) barrena igarotzeko. 1801ean, Jendarmeriaren ikuskari nagusi izendatu zuen Napoleonek, eta Frantziako mariskal 1804an. 1805ean, Ohorezko Legioa jaso zuen.[1]

1808an, Iberiar Penintsulako Gerra hasi zelarik, Espainiara bidali zuten armada gorputz baten buru. Valentziaraino egin zuen aurrera, eta ekainaren 26an hiriko atean zegoen, 7.000 soldadu ingururekin; valentziarrek, ordea, eutsi zioten haren erasoari.[3][4] Ondoren, Ebro ibarreko kanpainan jardun zuen. Tafallan ezarri zuen kuartier nagusia, eta 1809an Zaragozako bigarren setioan esku hartu zuen.[1]

1812an, uko egin zion Errusiako inbasioan parte hartzeari. Baina 1814an, Frantzia inbaditua izan zelarik, Parisko azken guduan borrokatu zen, bai Montmartren, bai Clichyn.[1] 1814an, Luis XVIII.aren alde agertu zen, eta pare titulua jaso zuen. Hala ere, neutral iraun zuen Ehun Egunetan. Waterlooko guduaren ostean, berriz, espetxeratu zuten, ezetz esan ziolako Ney mariskalaren aurkako gerra auzitegian parte hartzeari. 1816an, mariskal titulua itzuli zion erregeak. 1823an Katalunian sartu zen San Luisen Ehun Mila Semeen buru; hori izan haren azken gerra ekintza. 1833-1842 bitartean, Hôtel des Invalides gerrako elbarrien egoitzako gobernaria izan zen. Bertan hil zen, 1842ko apirilaren 20an.[1]

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charlotte Prospère Remillet-ekin (1761–1842) ezkondu zen; hiru seme-alaba izan zituzten:

  • Anne-Francoise (1791–1842)
  • Bon-Louis (1792–1805)
  • Jeanne-Francoise (1807–1853)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Moncey, Bon Adrien Jeannot de. 1911 Encyclopædia Britannica, en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  2. Moncey, Bon Adrian Jeannot de. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  3. Cumplido, José R.. La expedición de Moncey sobre Valencia. Primer fracaso de un mariscal napoleónico.. agroicultura.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-27).
  4. Cumplido, José R.. El primer fracaso de un mariscal napoleónico fue en Valencia.. agroicultura.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bon-Adrien Jeannot de Moncey Aldatu lotura Wikidatan