Charlotte Lewis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charlotte Lewis

Bizitza
JaiotzaKensington1967ko abuztuaren 7a (56 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaBishop Douglass School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta modeloa

IMDB: nm0001470 Allocine: 4793 Allmovie: p42185
Facebook: charlotte.lewis.121 Instagram: officialcharlottelewis Edit the value on Wikidata

Charlotte Lewis, (Kensington, Londres, Erresuma Batua, 1967ko abuztuaren 7a) britaniar antzezlea. Bere amaren partetik, irlandar eta ingeles jatorrikoa da eta aldi berean jatorri irakiarra eta txiletarra du aitaren partetik; ez zuena inoiz hura ezagutu eta ez du inoiz bere jatorria oinordetu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an, 11 urte zituela, aukeratua izan zen Samantha antzezteko “Grande Hill” izeneko britaniar serie famatu batean, non BBC-an igorri zen, 30 urtez 600 kapitulu baino gehiagorekin. Horri esker Lewis ezaguna egin zen bere jatorriko herrian.

14 urte zituela, Parisera bizitzera joan zen, modelo izateko karrera jarraitzeko, baina Frantziar kapitalean bakarrik bizitzea ez zen onena izan, batez ere kokaina eta alkohol kantitate handien kontsumoan murgiltzen hasi zelako.  

1982an Bishop Douglass Finchley-eko bigarren hezkuntzako eskola katolikoan ikasi zuen. Nerabezaroan aldiz, Roman Polanski-ren Piratak[1] filmean (1986), egin zuen bere lehenengoko estreinua zinema munduan.

2010eko maiatzean, Gloria Allred, bere abokatua zenaren bulegoan prentsaurre batetik, jakinarazi zuen 1983an sexu-eraso bat bizi izan zuela, Roman Polanski zuzendariaren aldetik, uraren Parisko apartamentuan, 16 urte zituenean. [2]

Gainera berak adierazi zuen ez zuela utzi bere borondatez antzezle paper hori, baina Hollywood-ek zerrenda beltzean jarri zuen, Polanski publikoki kondenatzeko mehatxua egin zuelako.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengoko filmetan lortu zuen arrakastaren ondorioz, Lewis 1990. hamarkadan antzezle ospetsu giza ezagutzera heldu zen, non 1993an PlayBoy portadan agertu zela. Baina 2000. hamarkada erdialdean, ospetsu izatearen indarra galdu zuen, Londresera bueltatu beharrarekin.

Bere laguna Eddie Murphy-k zenak momentu txarrenean lagundu zion, batez ere arrakasta galdu zuen momentuan Charlotte-ri ez zitzaiolako dirurik geratzen, diru dena pirulak erosten gastatu zuelako. Murphy izan zen une orretatik atera ziona, Los Angeles-era joateko hegazkin-txartel bat eskainiz, baita ere Los Angeles-en apartamentu bat erosi zion, egoera ortatik errekuperatzeko eta Estatu Batuetan bere karrerara bultzatzeko.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1986: Piratak (Pirates, Roman Polański-ren filmean, María Dolores de la Jenya de la Calde paperean)
  • 1986: Urrezko mutila (The Golden Child, Michael Ritchie-ren filmean, Kee Nang paperean)
  • 1988: Dial:Help (Minaccia d'amore, Ruggero Deodato-ren filmean, Jenny Cooperren paperean)
  • 1990: Tripwire ( James Lemmo-ren filmean, Trudy-ren paperean)
  • 1992: Storyville (Mark Frost-en filmean, Lee Tran-en paperean)
  • 1993: Gehiegizko indarra ( Excessive Force, Jon Hess-en filmean, Anna Gilmourren paperean)
  • 1994: Grabazio hilgarria ( Lipstick Camera, Mike Bonifer-en filmean, Roberta Dailey-ren paperean)
  • 1994: Altzairuzko Gizonak (Hombres de acero, Perry Lang-en filmean, Loki-ren paperean)
  • 1995: Banpiroaren besarkada (Embrace of the Vampire, Anne Goursauld-en filmean, Sarah-ren paperean )
  • 1995: Decoy (Vittorio Rambaldi-ren filmean, Katya-ren paperean)
  • 1996: The Glass Cage (Michael Schroeder- en filmean, Jacqueline-ren paperean)
  • 1996: Navajo Blues (Joey Travolta-ren filmean, Elizabeth Wyako-ren paperean)
  • 1997: Mutual Needs (Robert Angelo-ren filmean, Louise Collier-ren paperean)
  • 1999: Every Dog Has Its Day (Marc Chiat-en filmean, Jill-ren paperean)
  • 2003: Henry X (Marc Lempert eta Dan MaccCanell-en filmean, Mrs. Morgan-ren filmean)
  • 2003: Hey DJ (Jon Jacobs-en filmean,Tai-ren paperean)
  • 2019: Lost Angelas (William Wayne-en filmean, Angie Malone-ren paperean)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Piratas (película de 1986). 2021-12-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. «Charlotte Lewis Alleges Roman Polanski UK News | UK News» web.archive.org 2011-08-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]