Edukira joan

Zaran-belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chelidonium majus» orritik birbideratua)
Zaran-belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaPapaveraceae
GeneroaChelidonium
Espeziea Chelidonium majus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakgreater celandine (herb) (en) Itzuli

Zaran-belarra edo enara-belarra (Chelidonium majus) Papaveraceae familiako landare belarkara eta bizikorra da, Chelidonium generoko espezie bakarra. Jatorriz Europa eta Mendebaldeko Asiakoa da, baina Ipar Amerikan sartua izan da.

Herri-medikuntzan, zaran-belarraren latex horia garatxoak kentzeko erabiltzen da. Hori dela eta, leku batzuetan garatxo-belarra deitzen zaio, baina izen hori beste landare batzuk izendatzeko ere erabiltzen da[1]

30-90 cmko zurtoin tente, adarkatu eta oso iletsuak ditu. Hosto inparipinatu eta lobulatuak, behekoak txortendunak eta goikoak txortengabeak, berde-urdinxkak azpialdean eta oso iletsuak.

Ginbail-formako infloreszentziak dituzte. Loreak bi sepalo berde erorkor, lau petalo hori eta lorezil ugari ditu. Fruitua 3-5 cmko silikua-formako kapsula da.

Zauritu edo moztu ezkero, latex hori-laranja isurtzen du.

Landare erruderala da, bide bazter, obra-hondakindegi eta hormetan hazten dena. Nahiago ditu lurzoru karetsuak eta nitrogenoan aberatsak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Garatxo-belar Euskaltzaindia.net

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]