Chelsea (Londres)

Koordenatuak: 51°29′15″N 0°10′06″W / 51.4875°N 0.1684°W / 51.4875; -0.1684
Wikipedia, Entziklopedia askea
Chelsea
Londresko esparrua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaKensington eta Chelsea
Geografia
Koordenatuak51°29′15″N 0°10′06″W / 51.4875°N 0.1684°W / 51.4875; -0.1684
Map
MugakideakSouth Kensington eta Pimlico (en) Itzuli
Demografia

Chelsea Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Kensington eta Chelsea udalerria osatzen du Kensington auzoarekin batera. 1965 urtean elkartu ziren biak.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kensington auzoa eta Tamesis ibaiaren artean kokatzen da. Auzoa oso osorik Kensington eta Chelsea udalerrian sarturik badago ere, ondoan dituen hainbat egiturari izena ematen die, hala nola Chelsea Harbour kaiari (Hammersmith eta Fulhamen) eta Chelsea Barracks armadako eraikinei (Westminster Hirian).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chelsearen lehenengo aipamena XI mendekoa da. Eduardo Aitorlearen jauregiko gobernatzailea zen Thurstanek Westminsterko komentuari eman zizkion lur hauek. Henrike VIII.ak 1536an eskuratu zuen, lurrak zein jauregia. Orduko Chelsea Manor Street oraindik existitzen da. Jakue I.ak eskola teologikoa ezarri zuen 1609an, 1682an Chelsea Royal Hospital bihurtu zena. Garai hartan ingurune aberatsa zen eta 3.000 biztanle inguru zituen. Ordukoa da King's Road kalea ere, Karlos II.ak egin zuen errepide pribatua zen St. James jauregitik Fulhamera joateko erabiltzen zuena.

Chelsea FC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905 urtean Chelsea Football Club sortu zen baina Chelseako etxeak garestiak zirela ikusita alboko Fulhamen du egoitza eta futbol zelaia.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro geltokiak:
    • Sloane Square
    • South Kensington

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]