Chicomuceltec hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Chicomuceltec hizkuntza [Tʃikomuselteko]
Datu orokorrak
Lurralde eremua Mexiko ( Chiapas) eta Guatemala (Huehuetenango)
Hiztunak XX.mendearen 80 hamarkadan desagertuta [1]
Eskualdea Mesoamerika
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
Mesoamerican languages Itzuli
maia hizkuntzak
Huastecan languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza eranskari
Alfabetoa baliorik ez
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 cob
Ethnologue cob
Glottolog chic1271
Chicomuceltec hizkuntzaren lotura linguistikoak.

Chicomuceltec hizkuntza (baita Chikomuselteko edo Chicomucelteko ere; antzinean Cotoque ) maia hizkuntza bat zen, huasteko familiakoa. Hiztunak Chiapas inguruan kokatzen ziren: Chicomuselo, Mazapa de Madero eta Amatenango de la Frontera herrietan. Guatemalan ere gutxi batzuk baziren. Joan den mendeko 80. hamarkadan desagertutzat eman zen Chicomuceltec hizkuntza.[2] Gaur egun, haien oinordekoek, 1500 Mexikon eta 100 Guatemalan, gaztelaniaz hitz egiten dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza honen inguruko lehenengo dokumentazioa XIX. mendean eman zen, Mesoamerikan Karl Sapper linguistak egin zituen lehenengo bidaietan.[3] Txosten horiek 1888tik 1895ra agertu ziren. 1930an huasteko hizkuntzarekin zuen lotura behin betiko ikusi zen (Kroeber, 1939). Hizkuntza honen testigantza zaharrena 1775kokoa da eta Pariseko Frantziako Liburutegi Nazioanalean dago jasota; testu katoliko batean hizkuntza horren zortzi esaldi jasotzen ziren. Bertan Cotoque izena ematen zitzaion.

Hipotesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste huasteko hiztuekiko isolamendua justifikatzeko hipotesi desberdinak planteatu dira:

  • Lehen tartean baziren gaur egun desagertuta dauden beste maia hizkuntza, bereziki golfoaren kostaldean. Chicomuceltec hizkuntzaren erabiltzaileak jatorrizko lurraldetan gelditu ziren, poliki-poliki bestekiko hurrunduta.
  • Populazio isolatu hori iparraldetik hegoaldera eginiko migrazio baten ondorio da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Campbell y Canger (1978), Ethnologuen "Chicomuceltec" sarrera (Gordon 2005)
  2. Campbell y Canger (1978), Ethnologuen "Chicomuceltec" sarrera (Gordon 2005)
  3. http://maya.hum.sdu.dk/mayabiblioauth.html
  4. María Teresa Fernández de Miranda (1968). "Inventario de materiales clasificatorias". Norman A. McQuown egilearen liburuan: Handbook of Middle American Indians, vol. 5: Lingüística . R. Wauchope (General Editor). Austin: University of Texas Press . pp 63-78. ISBN 0-292-73665-7 . OCLC 277126 .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lyle Campbell eta Una Canger (1978). "Últimos estertores de Chicomuceltec". Revista Internacional de Lingüística de América (Chicago, IL: University of Chicago Press, 44: 228-230. doi : 10.1086/465548 . ISSN 0020-7071 . OCLC 1753556.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]