Alfred Louis Kroeber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alfred Louis Kroeber
Ishi.jpg
Bizitza
Jaiotza Hoboken (New Jersey)1876ko ekainaren 11
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Paris1960ko urriaren 5a (84 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Theodora Kroeber  (martxoa 1926 -  1960)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea 1901) doktoretza : Antropologia
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak antropologoa, arkeologoa eta soziologoa
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn  (1901 -  1945)
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa

Alfred Louis Kroeber (Hoboken, New Jersey, 1876ko ekainaren 11 - Paris, 1960ko urriaren 5a) pertsonai ospetsuenetakoa izan zen XX. mende hasierako Estatu Batuetako antropologian. Ipar Amerikako populazioetan espezializatu zen, batez ere Kaliforniako indioen ezagutzan.

Hobokenen, New Jerseyn, jaio zen. Franz Boasen ikasle izan zen Columbiako Unibertsitatean eta bertan doktoregoa eskuratu zuen 1901ean Arapaho indioen inguruko tesi bati esker. Bere ibilbide akademikoaren gehiengoa Kaliforniako unibertsitatean emango zuen, Berkeleyn. Intelektual liberala izanik, Kaliforniako indioen aldeko lan egin zuen beren lur-eskubideen onarpenaren inguruan. Theodora Kracaw-ekin ezkondu zen eta bi haur izan zituen, Ursula eta Karl. Parisen hil zen 1960an.

Etnologiaren inguruan egin zituen lanak ospea eman zioten. Era berean, ekarpen nabarian egin zituen arkeologia, antropologia fisikoa eta etnolinguistikaren inguruan; antropologo bat izan zen, hitzaren zentzurik zabalenean. Alta, bere garaiko antropologo ezagunak ez bezala, ez zuen sekula gizarte baten monografia handi bat eraiki.

Aipagarria da Ishi-rekin batera egin zuen lana, Kaliforniako azken Yahi indiarra deitua izan zena. Bere bigarren emazteak, Theodora Kroeber, zabalkunde handia izan zuen Ishi-ri buruzko biografia bat idatzi zuen, Ishi in Two Worlds.