China Railway Construction Corporation

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

China Railway Construction Corporation (Txantiloi:Zh=t edo(Txineraz), (Txineraz) (Txineraz)), edo CRCC moduan ere ezaguna, Txinako bigarren enpresa publikorik handiena da.

Enpresaren antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korporazio honetako makina guztiak eraikitzen dituzten enpresa nagusiek, CNRk eta CSRk, bat egitea erabaki zuten, mundu mailan arrakasta izateko. 2014ko abenduan, korporazio erraldoi bihurtzeko plana plazaratu zuten. 38.400 milioi euroren aktiboak izango lituzkete, eta, Europako Siemens eta Alstom gaindituta, munduko tren egile handiena izango litzateke. CSRk CNRren akzio guztiak erosiko lituzke[1].

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

350 kilometro abiadurako trenak eraiki ditu Txinarako eta 11.000 kilometroko abiadura handiko trenbide sarea ere eraiki du, munduko sare osoaren herena[1].

2019 bitartean, urteetan 75.000 milioi euroko inbertsioa egingo du, urtero beste 3.000 kilometro eraikitzeko. Ondorioz, 2015 amaieran, AHTaren sarea 16.000 kilometrokoa izango da; 3.000 milioi erabiltzaile urtero, eta 4.800 milioi tona garraio[1].

Txinatik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adis Abeban (Etiopia) martxan dagoen tranbiaren eraiki zuen eta Angolan 1.344 kilometroko sarea bukatu berri du, 1.365 milioi euroren truke[1].

3.000 milioi euroko balioarekin, Nigeriak azken belaunaldiko trenbidea lortu zuen kostaldean CRCCek eginda[1].

2014an, Turkian, Istanbul eta Ankara lotzen dituen CRCCren trenbidea inauguratu zuten. 615 milioi euroko kreditua eman zuen Pekinek proiektu hori egiteko. Urte berean, Nigerian sinatu zuen azken kontratua. 1.400 kilometroko trenbidea izango da Lagos hiriburua eta Calacar lotzeko. 9.500 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dute[1].

2019rako Bostonen (AEB) izango diren metroetako konboiak egiteko asmoa du. Pekin eta Singapur lotuko dituen AHTa ere egiteko asmoa du, baita Argentina zeharkatzen duten eskualdeko trenak egiteko ere. Thailandian 867 kilometroko trenbidea eraikitzeko asmoa ere badu[1].

Huts egindako proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexiko Hiria eta Queretaro batzeko 210 kilometroko trenbidea eraikitzeko hitzarmena egin ondoren (3.000 milioi euroko kontratua), Enrique Peña Nietoren gobernuak atzera egin zuen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Zigor Aldama, «Txinaren hedapena trenez doa», Berria, 2014-12-26
  2. «Mexiko Hiria, berehala ahaztuko ez den porrota», Berria, 2014-12-26