Enpresa publiko

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Enpresa publiko bezala ezagutzen da estatuaren jabetzakoak diren enpresak edo sozietateak, beti ere estatua nazionala, munizipala edo estratu administratiboa denean, modu partzial edo total batean.

Enpresa publikoak behar-beharrezko ondasun eta zerbitzuak eskaintzeko asmoz sotzen dira eta gobernuaren partaidetza osoa edo gehiengoa dute. Izan ere, Estatuak erakunde horren administrazioaren gaineko kontrola du, hau da gobernuak sortutako erakunde eta organismoek zuzentzen, administratzen eta kontrolatzen dute[1]. Hala ere, Europar Batasunak honela definitzen du enpresa publiko bat: botere publikoek, zuzenean edo zeharka, jabetzaren, finantza-partaidetzaren edo haiek arautzen dituzten arauen arabera eragin nagusia izan dezakeen edozein enpresa[2].

Erakundearen jabetza partziala izanez gero, enpresa bat publikotzat hartzen den ala ez erabakitzeko irizpidea ez da sektore pribatuaren esku dauden ekintzen ehunekoa, baizik eta Estatuak enpresan erabakiak hartzeko prozesuari buruz duen kontrol eraginkorra. Enpresa publikoaren funtsezko elementua Estatuak konpainian presio politiko zuzena egiteko duen gaitasuna da. Akziodun nagusia Estatua da, askotariko helburuak izan ditzakeena eta, are gehiago, prozesu politikoarekin aldatzen direnak.

Enpresa publiko batean estatua da enpresaren jabea enpresa publikoetan eta horietan helburua ez da izaten ahalik eta irabazi handienak lortzea, baizik eta errentagarritasun ezagatik ekonomia kapitalistako merkatuak batzuetan eskaintzen ez dituen ondasun eta zerbitzuak ekoiztea, hala nola garraio publikoa eta ikerkuntza; enpresa publikoak dira esaterako, Euskotren eta Euskal Herriko Unibertsitatea; ekonomia sozialistetan, berriz, enpresa publikoak denetariko jardueretan nagusitzen dira, sozialismoaren printzipio politikoei jarraituz.

Enpresa publikoaren helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatu ekonomian enpresa publikoa egotearen justifikazioa merkatuaren mekanismoak sortutako emaitzarekin politika ekonomikoaren erantzuleak pozik ez egotea da. Esandako hau bi arrazoiengatik gerta daiteke. Bata ekoizpen-baliabideak esleitzean merkatu-sistemaren zenbait ez-eraginkortasunen aurrean estatuak duen erreakzioa, horiek merkatua akatsen zuzenketak dira. Eta bestea esparru desberdinean kontuan hartu behar da enpresa publikoa estatuaren esku dagoen tresna gisa erabiltzea merkatuko esleipenak zuzentzeko, izan ere, kokapen politiko desberdinetatik, bidezkoak ez direla edo hautapen sozialarekin bat datozela esan baitaiteke.

Enpresa publikoaren ekintzek lortu behar dituzten oinarrizko lau helburuak hauek dira: errentaren banaketaren gaineko ondorioa, ondorio makroekonomikoak, eraginkortasun ekonomikoa eta errentagarritasuna.[3]

Errentagarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere helburua ez da mozkinak maximizatzea. Mozkinaren irizpide hertsian ez bezala, enpresa publikoaren kasuan egokiagoa da merkataritza-soberakin gordinaz hitz egitea, eraginkortasun teknologikoa eta zuzendaritza sustatzeko. Kontzeptu horrek interesak, amortizazioa eta mozkinak biltzen ditu, eta aukera ematen dio estatuari enpresa publiko bakoitzak dituen finantza-beharrak ezagutzeko.

Errentaren banaketan dituen ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa publikoak kontsumitzaileen errentaren gainean jarduten du normalean, zerbitzuaren prestazio-maila altuagoa bermatuz edo errenta benetan banatzeko aukera ematen duen prezio politikoen sistema aplikatuz, defizita finantzatzeko baldin eta zerga-kargaren banaketa kaltegarria ez bada.

Jarduera modu hori tradizionalki garraio publikoan erabiltzen da. Eremu horretako lehentasunen antolamendua banaketaren alde eta errentagarritasunaren aurka egin ohi da, pilaketaren kostu pribatu eta sozialak barne hartzen dituzten argudioekin. Kasu honetan, gertatzen den arrisku larriena diru-laguntzaren zenbatekoa (inplizitua edo esplizitua) eta nork eta nola ordainduko duen argi eta garbi zehazten ez bada, defizitaren zenbatekoa ezin da guztiz erabili, eta horrek teknologiaren eta kudeaketaren eraginkortasunari ere eragiten dio behin betiko.

Efektu makroekonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika makroekonomikoak formulatzean, lau aldagai objektibotan oinarritzen da arreta: langabezia-maila, inflazio-tasa, ordainketa-balantzaren superabita/defizita eta produktu nazionalaren hazkunde-tasa. Enpresa publikoen jardueren alderdi batzuek, bereziki haien inbertsio-politikek, prezioek eta soldatek, xede-aldagaien balioei eragiten dietela dirudi. Inbertsio-gastuek, ohiko eragin biderkatzaileen bidez, eragina izan dezakete epe laburreko jarduera ekonomikoaren maila agregatuan, eta epe luzera, produktu potentzialaren hazkunde-tasa zehazten laguntzen du. Inbertsio-gastu horiek, merkataritza-soberakin gordinekin batera, Gobernuaren finantza-beharrei ere eragiten diete, eta, beraz, har en zorpetze- eta tributazio-beharrei.

Helburuen arteko gatazkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioz, helburuen zehaztapen batek enpresa publikoaren erabakien lau alderdi garrantzitsu bildu behar ditu: eraginkortasun ekonomikoa, errentagarritasuna, errentaren banaketan duen eragina eta eragin makroekonomikoak. Halaber, askotan ezinezkoa da lau helburu horiek aldi berean optimizatzea, eta, beraz, gatazkak sortzen hasten dira:

Eraginkortasun ekonomikoa eta errentaren banaketa.

Efizientzia talde partikularren errenten gehikuntzaren edo mantentze lanaren onerako sakrifikatzen den kasu batzuk ematen dira. Enpresa publiko batzuen gehiegizko eskulanaren iraunkortasuna, langile talde jakin batzuei errenta erreala banatzea isilbidezko erabaki moduan aztertu daiteke, efizientzia ekonomikoaren kontura.

Errentagarritasuna eta errentaren banaketa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, eraginkortasun teknologikoaren murrizketak mozkinaren murrizketa inplikatzen du. Enpresa publikoek ekoizten dituzten ondasunak, kostua estaltzen ez duten prezioetan, kontsumitzaile- talde partikularrei hornitzen dituztenean, hauen errenta errealak handitzen dira, baina enpresen errentagarritasuna murrizten da.

Politika horiek dakarten errentaren birbanaketaren izaera, kostuak estaltzen ez duten zerbitzu horien hornidura finantzatzeko moduaren araberakoa da. Enpresa batek helburu gisa finkatu zaion soberakina guztiz asebete behar badu eta kostuaren azpiko prezioan egiten dituen jardueretan etekinen falta konpentsatzeko gobernuko dirulaguntza jasotzen ez badu, prezio errentagarriak handiagoak izango dira. Modu honetan, errenta erreala, zerbitzu errentagarrien kontsumitzailetik galerarekin hornitutako zerbitzuen onuradun direnei banatzen da. Dirulaguntza gurutzatu hori existitzen bada eta garrantzi handia lortzen badu, pentsatu beharko litzateke Ministroak Gobernuaren politikekin kontsistentea den errenta birbanatzeko bitarteko gisa onartzen duela.

Beste aldetik, galerak ogasunaren zuzkidura erreal edo inplizitu batekin estal daitezke.

Zuzkidura erreal bat, Ogasunak enpresari ordaintzen duen gehiketa bat da: enpresak kontratista moduan egin ahal du erakunde publikoetako, zerbitzuak hornitzen eta egiten dituen kostuengatik bi faktura aurkeztu, bat erakunde publikoari eta beste bat kontsumitzaileei. Hornidura inplizitua, Gobernuak enpresak espero zuen soberakinaren helburua murrizten duenean egiten da, erakunde publikoak aginduta emandako zerbitzuetan izandako galerari dagokion zenbatekoa. Argi geratzen da, printzipioz, desberdintasunik ez dagoela zuzkidura erreala eta inplizitua izatearen artean, enpresak Ogasunari egiten dion ekarpen garbiaren arabera, zerbitzuak kosturik estaltzen ez duten prezioetan hornitzearen ondorio finantzarioak berdinak direnez.

Eraginkortasun ekonomikoa eta errentagarritasuna.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta eraginkortasun teknologikoaren eta kudeaketaren hobekuntzek errentagarritasuna handituko duten, beste guztia konstante mantenduko da, beraz, zentzu horretan ez dago gatazkarik, gatazka sor daiteke efizientzia esleatzaile eta errentagarritasunaren artean.

Lehenik eta behin, prezioak finkatzeko politikek eta esleipen bidez eraginkorrak diren inbertsioak soberakin partikular bat ekarriko diotela enpresari zalantzan jartzen da. Beste aldetik, enpresari soberakin zehatza eskatzen bada, ez da ezer egongo ondoriozko prezioak eta outputak esleipen bidez eraginkorrak izango direla bermatzen duenik.


Hala eta guztiz ere, gerta daiteke irabazien eta gizarte-kostuen artean alde handia dagoela uste den lekuetan, batetik, eta merkatuko prezioetan kalkulatutako diru-sarreren eta kostuen artean, bestetik, lehenengoen optimizazioak galera bat ekartzea.

Adibidez, argudiatzen da trafikoaren pilaketak eta dagokion denbora-aurrezpenak murrizteak garraio publikoko sistemetan izandako galerak justifikatzen dituztela, onura sozialak kostu sozialen gainetik gehiegi daudelako. Sail honen ardura da kontularitza-sailera bidaltzea: garraio-gastuak, merkatuaren ikerketa-gastuak itzulketen, deskontuen eta salmenten banaketa-gastuen ehunekoen beherapenen proportzioa.

Enpresa publikoaren finanatzaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa publikoek hiru finantzaketa-iturri nagusi dituzte:

  • Zerbitzua emateagatik edo produktua saltzeagatik lortutako irabaziak
  • Ogasun publikoaren baliabideak
  • Finantza-merkatua

Enpresa batek hiru finantzaketa-iturri horietako bakoitzera jotzen duen maila faktore askoren araberakoa da, bai izaera iraunkorrekoak (enpresaren forma juridikoa, jarduera-sektorea, etab.), bai iragankorrak (finantza-merkatuen egoera, koiunturako politika ekonomikoa, etab.).

Onura propioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, enpresa publikoek kostuak estaltzea eta emaitza ekonomiko positiboa lortu behar dutela konsideratzen da. Horregatik, printsipioz, estatuak ez da konprometitzen empresa baten defizita saldatzeko, baizik eta kreditu batekin estaltzen saiatuko da, edo bestela, sahiesten saiatuko da abantail jakin batzuen bidez. Enpresaren defizita kroniko bada, noiz edo noiz Estatuak enpresak izan dituen galerak kitatzen aurre egin beharko du. Herrialde batzuetan, Danimarkan edo Holandan adibidez, Estatuak kategoria juridiko jakin batzuetako enpresen defizitak estaltzeaz soilik arduratzen da.

Autofinanantzaketaren aukerak, mozkin gordinen mailaren menpe egongo dira. Eskuarki, enpresa publikoak empresa pribatuak baino neurri txikiagoan autofinantzatzen dira, baina empresa publikoen esparruan dibertsitate handia dago egoera honi bururz.

Altxorraren ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altxorrak enpresa publikoei emandako baliabideak, akzioak harpidetzeko esleitutakoak izan ezik, zuzkidura-funts, mailegu edo dirulaguntza gisa izan daitezke. Zuzkidura-funtsak, kapitala ordezkatzen du sozietate batean. Kapital-zuzkiduren emakidaren praktika, hasiera batean oso mugatua zen, baina denborarekin, gero eta gehiago hedatuz joan da. Europar Batasuneko herrialdeen artean, funtsean, Frantzian eta Italian erabili dira.

Altxorrak edo beste erakunde publiko batzuek enpresa publikoei emandako maileguek, kapital-zuzkidurek baino erabilera orokorragoa dute, eta erkidegoko herrialde guztietan ia komuna den finantzaketa-modalitatea da. Britainia Handiko public corporations direlakoentzat mailegu horiek, 1956az geroztik dira kanpo-finantzaketarako bitarteko nagusia eta ia bakarra. Maileguak zuzenean Altxorrak edo beste erakunde publiko batzuek eman ditzake (FDES Frantzian, Cassa Depositi eta Prestiti Italian, etab.). Aplikatutako interesak nabarmen aldatzen dira herrialde batetik bestera eta enpresa batetik bestera.

Defizita ezabatzeko dirulaguntzak Estatutik enpresa publikoetan egindako transferentziek izan ditzaketen modu bat baino ez dira, eta honako hiru talde hauetan laburbiltzen dira:

  1. Orekara dirulaguntzak: lehen adierazitako helburuarekin.
  2. Kapital-transferentzia: interes orokorreko diren enpresaren inbertsioen zati bat estaltzeko.
  3. Ustiapenerako dirulaguntzak: enpresa publiko bati ezarritako ustiategiko karga jakin batzuk konpentsatzeko.

Finantza-merkatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finantza-merkatuaren konturako finantzaketan, akzioak zein obligazioak jaulkitzearen eta kredituen bidez lortutako baliabideak bereizi egin behar ditugu. Jabetza publikoko sozietateek akzioak jaulkitzen dituztenean, enpresak estatu-funtsak eskuratzen ditu akzio horiek harpidetzeko. Lehen aztertutako kapital-zuzkiduren parekoa da hori. Sozietate mistoen kasuan, enpresak akzioak jaulkiz lortutako funtsen zati bat sektore pribatutik dator. Baliabide pribatu horien garrantziak lotura estua izango du herrialde bateko gizarte mistoen kopuruarekin eta tamainarekin. Europar Batasuneko herrialdeetatik, enpresa mistoek Italian paper nabarmenena jokatzen dute. Sektore pribatuak enpresa publiko baten kapitalaren zati bat harpidetu ahal izateko, enpresa horrek bere kudeaketan baldintza jakin batzuk bete beharko ditu, berriz, jabetza publiko osoko enpresentzat ez da hori gertatzen.

Enpresa publikoek obligazioak jaulkitzeko eta maileguak lortzeko finantza-merkatura jotzeko duten aukera, herrialdeen eta enpresen arabera aldatu egiten da. Lau alternatiba hauek nabarmentzen dira:

  1. Altxor Publikotik datozen kanpoko finantza-baliabideez baliatzea ahalbidetzen duen xedapenik ez egotea.
  2. Epe laburreko kredituak soilik eskuratu ahal izatea (Erresuma Batuko public corporations, Italiako enpresa munizipalizatuak, etab.).
  3. Erakunde publikoetatik datozen epe luzeko jesapenak bakarrik baimentzea (Italiako aziende autonome delakoen kasuan).
  4. Diru-merkatura eta kapital-merkatura jotzeko muga berezirik ez egotea; egoera hori Frantzian, Italian eta Alemanian orokorrena da.


Betebeharrak garrantzi bereziko enpresa publikoak finantzatzeko bide bat dira. Kasu honetan, Altxorrak edo beste erakunde publiko batzuek egindako jaulkipenak dira, eta horien funtsekin, geroago, enpresa publikoak finantzatuko dira. Enpresa publikoek zuzenean jaulkitako betebeharrei buruz gehien eztabaidatu den alderdia, titulu horiei merkatuan onartzeko emandako abantailena izan da. Abantaila horiek ia herrialde guztietan daude, eta era askotara aurkezten dira: estatuko bermea, zerga-hobariak, komisiorik gabekoak, etab.

Estatuko enpresen eta enpresa pribatuen arteko aldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko enpresa bat edo estatuko sozietate bat, Estatuaren jabetzakoa dena, dela nazionala, udalarena edo beste edozein administrazio-geruzatakoa, erabat osorik edo partziala da. Jarduteko moduan bat egin arren, desberdintasun handiak daude enpresa publikoaren eta pribatuaren artean. Adibidez, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Finantzaketa-prozeduretan. Alde hori ez datza hainbeste kapital publikoaren eta pribatuaren merkatuan tratamendu diferentziala egotean, enpresa pribatu handiak ere – berdin-berdin edo oso antzera – enpresa pribatu txiki edo ertainarekin duen harremanean, baizik eta horrelako enpresei sarritan ematen dizkie aurrekontuen jatorria duen finantzaketa publikoan.
  • Botere publikoek jasaten duten onura eta kontrola jazartzea. Mozkinen helburua ahaztu gabe, oso argi dago enpresa publikoak izatearen arrazoia ez dela etekinak lortzea. Hemen aldea ez da funtsezkoa, gradukoa baizik; izan ere, enpresa pribatu handietan, etekinaren helburuaz gain, beste helburu nabarmen batzuk ere badaude, hala nola, erakunde horien hazkundea eta boterea. Inguruabar horiek ez dute zertan bitartekorik edo berehala mozkinaren zerbitzurik izan behar. Kontrol-mailari dagokionez, aipatzekoa da, gainera, enpresa publikoak sektore publikokoak izateak dakarren kontrol espezifikoaren mende daudela. Zehaztu behar da enpresa pribatu eta enpresa publikoen arteko ezaugarri bereizgarri batzuen mailaren gaia ez dela uniformea, enpresa publikoak gama zabalaren barruan, baizik eta horrelako enpresak dituzten publikoen karakterizazio handiago edo txikiagoaren ondorio direla.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Art.6.1. Texto Refundido de la Ley General Presupuestaria.
  2. (Gaztelaniaz) Quiroga, Fabian. (2019-10-07). «¿Cuáles son las Áreas Funcionales de una Empresa?» TU ECONOMÍA FÁCIL (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  3. (Gaztelaniaz) Empresa Pública logra Ahorros aplicando Balanced Scorecard – Club Tablero de Comando. (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]