Choi Min-jeong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Choi Min-jeong

Bizitza
JaiotzaSeongnam (en) Itzuli1998ko irailaren 9a (25 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Hezkuntza
HeziketaSeohyun High School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakpista laburreko abiadura patinatzailea
Pisua54 kilogramo
Altuera164 zentimetro

Choi Min-jeong (koreeraz: 최민정) (Seongnam, 1998ko irailaren 9a), patinatzaile hegokorearra da. Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina eskuratu ditu, 2018an eta 2022an.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte zituela hasi zen patinatzen. Berehala ikusi zen kirolari bikaina zela eta 2014an Munduko gazte mailako txapelketan proba guztietan lortu zuen domina, guztira bi urrezko, zilarrezko bat eta bi brontzezko.

2015ean helduen Munduko txapelketak lehiatzen hasi zen eta Moskun sailkapen orokorra irabazi zuen hiru probatan txapelduna izanik eta laugarrenean brontzezko domina lortuz. 2016an Seulen eta 2018an Montrealen ere sailkapen orokorrean txapeldun izan zen[1]. Montrealen gainera jokaturiko proba guztiak irabazi zituen. Aurrez 2016an Salt Lake Cityn 1.500 metrotako munduko errekorra ezarri zuen.

2018an Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen, 1.500 metrotan eta 3.000 m errelebotan. 500 metrotako proban errekor olinpikoa ezarri zuen aurrez zegoena 0.45 segundutan hobetuz eta garaipenerako faboritoa bazen ere, traba egiteagatik zigortu egin zuten eta finaletik kanpo gelditu zen[2].

2020an Lau Kontinentetako txapelketa jokatu zen Montrealen eta berriz ere proba guztietan txapelduna izan zen[3]. 2022ko Pekingo Jokoetan urrezko domina jaso zuen 1.500 metrotako proban eta zilarrezko beste bi 1.000 m eta 3.000 m errelebotan[4]. 1.500 metrotako finalerdietan errekor olinpikoa ezarri zuen gainera[5].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 1.500 m
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 3.000 m erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 1.500 m
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 1.000 m
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 3.000 m erreleboak
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Mosku ( Errusia) 1. postua, urrezko domina Orotako sailkapena
2015 Mosku ( Errusia) 1. postua, urrezko domina 1.000 m
2015 Mosku ( Errusia) 1. postua, urrezko domina 3.000 m
2015 Mosku ( Errusia) 1. postua, urrezko domina 3.000 m erreleboak
2015 Mosku ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina 1.500 m
2016 Seul ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina Orotako sailkapena
2016 Seul ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 1.000 m
2016 Seul ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 3.000 m erreleboak
2016 Seul ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina 1.500 m
2018 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina Orotako sailkapena
2018 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 500 m
2018 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 1.500 m
2018 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 3.000 m
2018 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 3.000 m erreleboak
2019 Sofia ( Bulgaria) 1. postua, urrezko domina 1.500 m
2019 Sofia ( Bulgaria) 1. postua, urrezko domina 3.000 m erreleboak
2019 Sofia ( Bulgaria) 2. lekua, zilarrezko domina Orotako sailkapena
2019 Sofia ( Bulgaria) 2. lekua, zilarrezko domina 1.000 m
2019 Sofia ( Bulgaria) 2. lekua, zilarrezko domina 3.000 m
Lau Kontinentetako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina Orotako sailkapena
2020 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 500 m
2020 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 1.500 m
2020 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 3.000 m
2020 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 3.000 m erreleboak
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Erzurum ( Turkia) 1. postua, urrezko domina 1.000 m
2014 Erzurum ( Turkia) 1. postua, urrezko domina 3.000 m erreleboak
2014 Erzurum ( Turkia) 2. lekua, zilarrezko domina 1.500 m
2014 Erzurum ( Turkia) 3. postua, brontzezko domina Orotako sailkapena
2014 Erzurum ( Turkia) 3. postua, brontzezko domina 1.500 m super

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba Errekorra Data Tokia
500 m 42.422 2018
1.000 m 1:26:850 2022
1.500 m 2:14:354 2016 Salt Lake City (AEB)
3.000 m 4:58:939 2018

1.500 metrotako marka Munduko errekorra da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Watch: Winter Olympics replays» BBC Sport 2018-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  2. (Ingelesez) Auto, Hermes. (2018-02-13). «Winter Olympics: DQ drama hits South Korea's star skater Choi as veteran Fontana grabs Italy's 1st Pyeongchang gold | The Straits Times» www.straitstimes.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  3. «South Korea end Four Continents Short Track Championships with every gold» www.insidethegames.biz 1578872040 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  4. CNN, Jack Bantock. «Choi Min-Jeong bounces back from tearful silver to defend women's 1500m speed skating title» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  5. (Ingelesez) «Choi Min-Jeong sets Olympic record in women's 1500m | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]