Christine Ahn

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Christine Ahn

Bizitza
JaiotzaHego Korea, XX. mendea
Herrialdea Hego Korea
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaGeorgetowngo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakbakearen aldeko aktibista
Jasotako sariak

Christine Ahn (Hego Korea, XX. mendea) bakearen aldeko aktibista eta idazle hegokorear eta estatubatuarra da, Women Cross DMZ, Ipar eta Hego Korearen arteko gatazka amaitzearen alde dagoen emakumeen mundu mailako mugimenduaren sortzailea, eta Korea Policy Instituteren (KPI) sortzaileetako bat.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahn Hego Korean jaio zen eta 3 urte zituela Estatu Batuetara emigratu zuen. Hamar anai-arrebetatik txikiena da (bederatzi emakume), eta bere amarekin emakumeak gizartean duen zereginaz ohartu zen. Amak heziketarik ez izan arren eta gerra eta diktadura batetik igaro arren, familiari eusten zion eta lotuta mantentzen zuen.[1]

Georgetowngo Unibertsitateko Nazioarteko Politikako Masterra eta Kaliforniako Unibertsitateko Baratzezaintza Ekologikoko titulua ditu,[2][3] eta Michigango Unibertsitateko ikerketa-beka bat jaso zuen Koreako eremu desmilitarizatuan (DMZ) bakea eraikitzeko borrokan ari diren Ipar eta Hego Koreako emakumeen ahaleginak aztertzeko.[1]

2005ean, Korea Policy Institute (KPI) institutuaren sortzaileetako bat izan zen Ahn, korear-estatubatuarrek sortutako institutu hezitzaile-akademikoa.[4] Ia hamarkada bat geroago, 2014an, Women Cross DMZren sortzaileetako bat ere izan zen. Emakumeen mundu mailako mugimendu horrek Ipar eta Hego Korearen arteko gatazka amaitzearen alde egiten du, familia bateratzearen alde eta bakea eraikitzeko emakumeen lidergoa bermatzearen alde.[2]

Women Cross DMZ[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 24an, bakearen aldeko 30 emakume ekintzailek, besteak beste, Gloria Steinem kazetari feministak eta Bakearen Nobel Saria irabazi zuten bi emakumek, Mairead Maguirek (Ipar Irlandakoa) eta Liberiako Leymah Gboweek, eremu desmilitarizatua gurutzatu zuten, Ipar Koreatik Hego Koreara joanez, Koreako gatazkari amaiera formala emango zion eta penintsula bateratuko zuen itun bat eskatzeko.[5][6]

Bi urte geroago, 2017an, Women Cross DMZ kanpainaren nazioarteko koordinatzailea zen Ahnek ezin izan zuen Hego Korean sartu. Hego Koreako Justizia Ministerioaren arabera, bere presentziak interes nazionalei eta segurtasun publikoari kalte egin diezaieke. The New York Times egunkarian egindako elkarrizketa batean, Ahnek adierazi zuen uste zuela Park Geun-hye presidenteak Hego Korean zerrenda beltz batean sartu zuela, kanpainaren antolakuntzan parte hartu zuelako.[7]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OMB Watchek bere Meritu Batzordean sartu du Ahn, interes publikoko goranzko izar gisa, eta Agape Fundazioak eta Wallace Alexander Gerbode Fundazioak bakearen aldeko aktibismoagatik aitortu dute.[2][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Ahn, Christine. (2018-11-30). Christine Ahn | In Her Own Words - Nuclear Age Peace Foundation. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b c (Ingelesez) «Christine Ahn» Foreign Policy In Focus (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  3. (Ingelesez) «Christine Ahn» Women Cross DMZ 2018-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  4. «History | Korea Policy Institute» web.archive.org 2020-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  5. (Ingelesez) Sang-Hun, Choe. (2015-05-24). «Peace Activists Cross Demilitarized Zone Separating Koreas» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  6. (Portugesez) «Mulheres ativistas cruzam a fronteira coreana ao sul para promover a paz» R7.com 2015-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  7. (Ingelesez) Sang-Hun, Choe. (2017-07-17). «American Peace Activist Is Denied Entry to South Korea» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  8. «OMB Watch 20th Anniversary Celebration | Center for Effective Government» www.foreffectivegov.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]