Gloria Steinem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gloria Steinem
Gloria Steinem (29126367513) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGloria Marie Steinem
JaiotzaToledo (Ohio)1934ko martxoaren 25a (88 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)David Bale  (2000 -  2003)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSmith College Artean graduatu
Waite High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, erreportaria, aktibista, saiakeragilea, editorea, hizlaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, aktorea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)Chayanne
Jasotako sariak
KidetzaPhi Beta Kappa Elkartea
National Women's Political Caucus (en) Itzuli
Mugimenduafeminismoa

gloriasteinem.com
IMDB: nm0825887 TV.com: people/gloria-steinem
Twitter: GloriaSteinem Instagram: gloriasteinem Musicbrainz: 71a5d065-e44a-4a81-9467-2218748cc026 Songkick: 2072974 Discogs: 625557 Edit the value on Wikidata
Gloria Steinem signature (cropped).jpg
Gloria Steinem
Gloria Steinemen erretratua, 1972koa.

Gloria Marie Steinem (Toledo, Ohio, AEB, 1934ko martxoaren 25a -) estatubatuar idazle eta aktibista politikoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Smith Collegen eta Delhi eta Kalkultako unibertsitateetan, Indian, egin zituen ikasketak. Kazetari gisa lan egitea erabaki zuen, eta 1960an lanpostua lortu zuen New Yorkeko Help! aldizkari politiko satirikoan. 1963an Ni Playboy aldizkariko untxietako bat izan nintzen artikulua argitaratu zuen, Manhattaneko Playboy Cluben isilpean egin zuen lanean oinarrituta. Arrakasta handia izan zuen, eta harrezkero bere artikuluak modako aldizkarietan argitaratzen hasi ziren: Vogue, Glamour, Cosmopolitan.

1964-1965 urteetan telebistarako gidoiak idatzi zituen ospe handiko programa baterako. 1968an politikari buruz idazten hasi zen berriro, eta astean behin zutabe bat idatzi zuen New York aldizkarian. Handik gutxira bat egin zuen feminismoarekin, eta mugimendu horretako pertsona nagusietako bat bihurtu zen. 1971n, Betty Friedan, Bella Abzug eta Shirley Chisholmekin batera, National Women's Political Caucus sortu zuen. Urte horretan bertan, Pat Carbineren laguntzarekin, lehen aldizkari feministaren argitalpena bultzatu zuen: Ms (mister eta miss edo missis kortesiazko formulak batzeko proposamena). Handik aurrera emakume gazteen eredu bihurtu zen, emakumeak askatasuna lortzen duenean gizona ere gizaki oso bihurtuko delakoan.

Lanik aipagarrienak: Ekintza eskandaluzkoak eta eguneroko mutirikeriak (1983), saiakera eta artikulu bilduma; Marilyn (1986), zinema-antzezle ezagunaren biografia; Barne-iraultza (1991), feminismoaren barruan bizitako sentimenduen azterketa.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Thousand Indias (1957)
  • The Beach Book (1963)
  • Outrageous Acts and Everyday Rebellions (1983)
  • Marilyn: Norma Jean (1986)
  • Revolution from Within (1992)
  • Moving beyond Words (1993)
  • Doing Sixty & Seventy (2006)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gloria Steinem Aldatu lotura Wikidatan