Chronicon terrae Prussiae
Chronicon terrae Prussiae | |
---|---|
![]() 1679ko Chronicon terrae Prussiae idazlanaren kopia baten azala. | |
Datuak | |
Idazlea | (1326) |
Generoa | Historia kronika |
Jatorrizko izenburua | Chronicon terrae Prussiae |
Hizkuntza | Latina |
Herrialdea | ![]() |
Bilduma | 4 bildumez osatua |
Orrialdeak | 4 bilduma eta 20 orrialde |
Formatua | Eskuizkribua |
Euskaraz | |
Izenburua | Prusiar Lurraldeko Kronika |
Chronicon terrae Prussiae (euskaraz Prusiar Lurraldeko Kronika) Ordena Teutonikoari buruzko kronika bat da, 1326. urtean Peter von Dusburg alemaniar apezak idaztetik amaitu zuen. Eskuizkribu hau Ordena Teutonanikoaren Estatua eta Ordena Teutonikoaren Prusia eta Lituaniako Dukerriko Handiko kronika onena eta osotuena da, Baltikoko gurutzadak bukatu eta 100 urtetara osatu zelarik. Gainera, prusiar eta lituaniar pagano edo jentilen klanek eta Ordena Teutonikoak elkarren aurka Baltikoan egindako guduei buruzko informazio iturri bikainena da.[1]
Kronika hau latinez idatzia dago eta lau bildumek osatzen dute:
- Lehenbiziko bildumak ordena teutoniko militarra eta bere itsasoz haragoko gurutzadei buruzko informazio zabala eskaintzen du.
- Bigarren eta hirugarren bildumek ordena teutonikoa prusiar eta beste tribu baltikoen lurraldetara nola ailegatu zen azaltzen du.[2]
- Laugarren bildumak garai hartako munduko beste hainbat gertakari historiko azaltzen ditu.
Bestalde, kronikak 20 orrialdetako gehigarri bat ere badu, bertan Peter von Dusburg egileak 1326-1330 bitartean jazotako gertakariak azaltzen dira. Kronika hau monasterio, kronika, agiri eta Peterrek "fidagarritzat" jo zituen kontakizunetan oinarritu zen. Bestalde egilea Malbork gazteluko Ordena Teutonikoaren Maisu Handiaren agiritegiaz ere baliatzen da, eta egilea bera ere azaldutako zenbait gertakarien lekuko ere izana zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Pollakówna, Marzena, Kronika Piotra z Dusburga ("Chronicle of Peter of Dusburg"), Acta Poloniae Historica, Wrocław, Warszawa, Kraków, 19. bilduma, 69-88. orrialdeak (1968)
- ↑ Lietuviškoji enciklopedija. Ivinskis, Zenonas. 1939. Vaclovas Biržiška argitaletxea, Kaunas. ISBN 0-929700-28-7. 7. bilduma, 251–254 orr.