Chumy Chúmez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Chumy Chúmez
Bizitza
Izen osoa José María González Castrillo
Jaiotza Donostia1927ko maiatzaren  8a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril2003ko apirilaren  10a (75 urte)
Hobiratze lekua Polloeko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: gibeleko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria eta komikilaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Chumy Chúmez
IMDb nm0161728

José María González Castrillo (Donostia, Gipuzkoa, 1927ko maiatzaren 8a - Madril, Espainia, 2003ko apirilaren 10a), Chumy Chúmez ezizenagatik ezagunagoa zena, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea izan zen.

Hainbat aldizkari eta egunkaritan argitara eman zituen umorezko marrazkiei zor die ospea, batez ere umore beltzekoei, baina bere ibilbide artistikoan beste hainbat alor landu zituen. Donostian zeukan funtzionario lana utzi eta Madrila joatea erabaki zuenean, hain zuzen, margolari izatea zuen asmoa, nahiz eta alor horretan ez zuen umorezko marrazkigintzarekin izandako arrakastarik.

Aldizkari askotan lan egin zuen: Codorniz, Madrid, Triunfo, Hermano Lobo, El Diario Vasco. 1999an Chumy Chúmezen lanaren ikuspegi zabala eskaintzen zuen erakusketa eratu zen Donostiako San Telmo Museoan. Lehenago Madrilgo Conde Duque Zentroan egondako erakusketa hark bere alde ezezagunenak utzi zituen agerian, umoreari lotuak ez daudenak, alegia.

Liburu ugari ere eman zituen argitara, besteak beste Yo fui feliz en la guerra (1986), Ayer casi me muero (1988), Lo mejor de Chumy Chúmez (1992), La enfermedad desde el enfermo (1992), Una biografía (1994), Hacerse un hombre (1996) eta Moderna cartilla de urbanidad (1999).

Gibeleko minbiziak jota hil zen Madrilen 75 urterekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]