Cipriano Segundo Montesino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cipriano Segundo Montesino
Cipriano Segundo Montesino, de José Vallejo (cropped).jpg
Q57771833 Itzuli

1882 - 1901
José Solano Itzuli - José Echegaray
Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotza Valencia de Alcántara1817ko irailaren  26a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1901eko abuztuaren  27a (83 urte)
Familia
Aita Pablo Montesinos Espartero
Hezkuntza
Heziketa Centrale Graduate School Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Espainiako Zientzien Errege Akademia

Cipriano Segundo Montesino Estrada (Valencia de Alcántara, Cáceres, 1817ko irailaren 26a - Madril, 1901eko abuztuaren 27a) ingeniari eta politikari espainiar bat izan zen. Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kide izan zen,[1] baita bertako presidenteorde ere urte luzez, geroago presidente, eta senatari, hark izendatuta. Espainiako senatuko presidenteorde izan zen.

Familia eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Pablo Pedro Montesino Cáceres zuen (Fuente del Carnero, Zamora, 1781] - Madril, 1849), Valencia de Alcántarako medikua eta Extremadurako diputatua. Politikari liberal hori Ingalaterrara erbesteratu zen 1826an. Familia Jersey uhartean finkatu zen (Britainia Handia), eta pedagogo ospetsua izaten amaitu zuen.[2]

Cipriano Parisko Arte eta Manufaktura Eskolako ingeniari zibila izan zen (École Centrale Paris) eta, lehenago, Arteen Kontserbatorioko Mekanika eta Fisikako katedraduna izan zen. Gainera, estatuko zein atzerriko hainbat elkarte zientifikotako kide izan zen, eta Lan Publikoetako zuzendari nagusia. Karlos III.aren Gurutze Handiaz saritu zuten. Gainera, idazlan eta argitalpen garrantzitsuen egilea izan zen.[3]

Eladia Fernández de Espartero Blancorekin ezkondu zen, Victoriako II. dukesa eta Lutxanako II. kondesa.[4] Suezko Kanaleko Nazioarteko Batzordeko Espainiaren kide izan zen.

Burdinbidearen negozioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbideko bere kideen artean itzal handikoa teknikaria zen. Espainiako lehen industria ingeniaria izan zen, baita 1855eko Burdinbidearen Legea prestatu zuenetako bat, bideen zuzendari nagusia zenean. Madrildik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainiak hura hautatu zuen eguneroko gaiak konpontzeko, Ignacio Bauer eta, gero, Gustavo Bauerren begirada zorrotzaren pean. 1899an, Segundo Montesinok utzi egin zuen konpainia horretako bere ardura.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

  • López-Morell, Miguel A. (2015) Rothschild. Una historia de poder e influencia en España Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]