Clara Petacci

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Clara Petacci
Clara Petacci.png
Bizitza
Jaiotza Erroma1912ko otsailaren 28a
Herrialdea Italiako Erresuma
Heriotza Mezzegra1945eko apirilaren 28a (33 urte)
Hobiratze lekua Cimitero Maggiore di Milano
Heriotza modua fusilamendua (fusilamendua)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
IMDb nm0676130

Clara Petacci (1912ko otsailaren 28a - 1945ko apirilaren 28a), gertuek Claretta Petacci deitzen zioten, Benito Mussoliniren azken amorantea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clara Petacci 1912ko otsailaren 28an Erroman jaio zen, goi mailako familia baten altzoan. Fisikoki ederra Benito Mussolinirenganako obsesio psikologikoa zuen. Clara Riccardo Federici militarrarekin ezkondu zen. 1932an diktadorearekin elkarrizketatzea lortu zuen eta ia une horretatik ezkontzatik kanpoko harremana izan zuten. Harremana Rachele Mussolinik, Mussoliniren emazte ofiziala, ondo asko ezagutu zuen baina ez zuen lortu bikoteak moztea. Izan ere, ez zen lehenengo aldiz: aurretik diktadoreak Ida Dalserrekin lotuta egon zen eta harekin seme bat izan zuen, Benito Albino Mussolini. Clara Petaccik, bere aldetik, 1936an bere senarrarengandik banandu zen. Ducek orduan etxe dotore batera eraman zuen, Villa Camilucciara.

Mussolini eta Clara Petacciren gorpuak publikoki erakutsita.

1945ko apirilaren 25an, Bigarren Mundu Gerra bukatzear, Milandik abiatuta bikotea Suitza aldera ihes egiten saiatu zen, Wehrmachten konboi batean. Bidean, bi egun geroxeago, partisano talde batek konboia geldiarazi egin zuen eta iheslariak topatu zuen. Atxilotuak, Nazio Askapenerako Batzordeak Mussoliniren aurkako heriotz zigorra erabaki zuen. Clara Petaccik, orduan, Mussolinirekin batera hiltzeko asmoa azaldu zuen. Walter Audisiok, Valerio Koronela, Nazioarteko Brigadetan Espainiako Gerra Zibilean aritutako militante komunista, ejekuzio horren ardura hartu zuen. Hilaraztea Bonzanigo herrian eraman zen aurrera. Bikotea, hilez gero, Milanera eraman zuten eta han, Loretoko Plazan, publikoki erakutsita. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.semana.com/noticias-gente/regreo-del-duce/97369.aspx

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Claretta Petacci: Verso il disastro. Mussolini in guerra. Diari 1939-1940.. Mimmo Franzinelliren edizioa. Rizzoli, 2011. ISBN 978-88-17-04742-5
  • Claretta Petacci. Mussolini segreto. Diari 1932-1938.. Mauro Suttoraren edizioa. Rizzoli, 2009. ISBN 978-88-17-03737-2

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clara Petacci Aldatu lotura Wikidatan